Ikasi Facebook erabiltzen, munduko sare sozialik handi eta ezagunenetakoa. Milioika erabiltzaile aktibo ditu eta plataforma honek munduko edozein lekutako senideekin, lagunekin eta intereseko pertsonekin konektatzeko aukera ematen du, modu erraz eta seguruan, edozein gailutatik.
Zein da helburua?
- Facebook zer den ikasi eta kontu bat sortu.
- Facebook kontua kudeatzeko gaitasuna izan.
- Pribatutasun lasterbideak kudeatu.
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
Ikastaroaren laburpena
- Facebookerako sarbidea
- Ikastaro honetan Facebook erabiltzen ikasiko duzu, munduko sare sozialik handi eta ezagunenetakoa. Aplikazio horri esker modu erraz eta intuitiboan konektatu ahal izango zara senide eta lagunekin. Ikastaro honetan zehar, Facebook ezin hobeto erabiltzen ikasiko duzu, azalpen erraz eta praktikoei esker, eta funtzionalitate guztiak ezagutuko dituzu.
- Facebookeko kontua
- Gai honetan, urratsez urrats eta adibide errazekin ikasiko duzu aplikazioan erregistratzeko prozesuak behar bezala egiten. Kontu berria sortzea da Facebook erabiltzen hasteko lehen urratsa eta baita jendeak ikusiko zaituen modua konfiguratzeko modua ere.
- Profila
- Facebookeko profila zure informazio pertsonal guztia, egiten dituzun argitalpenak eta beste ageri diren espazioa da. Gai honetan informazio hori guztia kudeatzen ikasiko duzu, aplikazioa konfiguratzen zuk nahi duzun informazioa soilik ager dadin, eta baita lagungarriak izango zaizkizun segurtasuneko eta pribatutasuneko kode txiki batzuk ere.
- Facebook erabiltzen hastea
- Facebook munduko sare sozialik jendetsuenetako eta ezagunenetakoa da. Plataforma oso erabilgarria da senideekin eta lagunekin harremanetan jartzeko, baita zure negozioa handitzeko eta jende gehiagorengana heltzeko ere. Facebooken zure lehen aldia baldin bada eta ez baldin badakizu nondik hasi, gai honetan ezagutuko dituzu aplikazioa modu eraginkorrean erabiltzen hasteko jarraibideak.
- Pribatutasuna
- Sare sozialak argitaratzen denari buruzko informazio pertsonal asko biltzen duten aplikazioak dira, hala nola interesak, jarduerak, kokapena eta beste datu sentibera batzuk. Gai honetan kontua konfiguratzen ikasiko duzu, pribatutasuna babesteko eta, halaber, legea nolakoa den eta sare sozialetan nola aplikatzen den ikasiko duzu.
- Ezarpenen menua
- Facebookeko ezarpenetan aukerak eta kontuaren ezarpenak pertsonaliza ditzakezu, pribatutasuna, segurtasuna eta aplikazioa erabiltzeko esperientzia kontrolatzeko. Garrantzitsua da aukera horiek behar bezala berrikusi eta konfiguratzea zure kontua babestuta egon dadin eta lehentasun pertsonaletara zein indarrean dagoen lege esparrura egokitu dadin.
Aztertutako gaitasun digitalak
- 2.1 Teknologia digitalen bidez elkarreragitea
- Hainbat teknologia digitalen bidez elkarreragitea eta testuinguru jakin baterako egokiak diren komunikabide digitalak ulertzea.
- 2.2 Teknologia digitalen bidez partekatzea
- Datuak, informazioa eta eduki digitalak beste batzuekin partekatzea, teknologia egokien bidez. Bitartekari gisa jardutea, erreferentziako eta atribuzioko jarduerak ezagutzea.
- 2.6 Nortasun digitalaren kudeaketa
- Identitate digital bat edo batzuk sortzea eta kudeatzea norberaren erreputazioa babestu ahal izateko, hainbat tresna, ingurune eta zerbitzu digitalen bidez norberak sortutako datuak tratatzeko.
- 3.1 Edukien garapena
- Eduki digitalak hainbat formatutan sortzea eta editatzea; bitarteko digitalen bidez adieraztea.
- 3.2 Eduki digitala integratzea eta berregitea
- Lehendik dagoen ezagutza-multzo batean informazioa eta edukia aldatzea, hobetzea eta integratzea eduki berriak, originalak eta esanguratsuak sortzeko.
- 4.2 Datu pertzonalen babesa eta pribatutasuna
- Datu pertsonalak eta pribatutasuna babestea ingurune digitaletan. Informazio pertsonal identifikagarria nola erabili eta partekatu ulertzea, eta norbera eta besteak kalteetatik babesteko gai izatea. Ulertzea zerbitzu digitalek “pribatutasun-politika” bat erabiltzen dutela datu pertsonalen erabilerari buruzko informazioa emateko.
- 5.2 Behar eta erantzun teknologikoak identifikatzea
- Beharrak ebaluatzea, tresna digitalak eta erantzun teknologiko posibleak identifikatzea, baloratzea, hautatzea eta erabiltzea, eta konponbideak ematea. Ingurune digitalak behar pertsonaletara egokitzea eta pertsonalizatzea (adibidez, irisgarritasuna).
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Sare sozialak -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
8 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC -
Gaitasun digitalen maila
Oinarrizkoa A2 -
Edukiaren eguneratze-data
2023/09/29
Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.