Google Drive azken aldian gehien hazi den tresnetako bat. Bere laguntzarekin, Googlen zerbitzari batetan gorde ahal izango dituzu zure artxiboak eta edozein ordenagailutik eskuragarri izango dira edozein pertsonak horrekin lana egin dezan. Ikastaroarekin, online bidez artxiboak sortzen, igotzen eta partekatzen ikasiko duzu.
Zein da helburua?
- Google Drive zer den ezagutu.
- Fitxategiak hodeira igotzen ikasi.
- Fitxategi horiek hodeian kudeatzeko gaitasuna izan (igo, editatu, partekatu, ezabatu..)
Betekizunak
- Ordenagailu eta Internet erabileraren ezaguerak izatea.
- Google kontu bat edukitzea, ez izatekotan ikastaroaren zehar sortuko dugu.
Ikastaroaren laburpena
- 1. GAIA. Google Driven hastapenak
- Gustatuko al litzaizuke zure dokumentuak Google zerbitzari batean biltegiratuta izatea, Interneterako konexioa duen edozein gailutatik eta edozein lekutan eskuragarri egon ahal izateko?
- 2. GAIA. Erregistroa eta idazmahai aplikazioa
- Google Drive erabili ahal izateko, Google erabiltzaile erregistratua izan behar dugu. Horretarako, Google kontu bat eduki behar dugu edo, bestela, norberaren kontua Googlerekin lotu behar da.
- 3. GAIA. Dokumentuak igotzea, sortzea, editatzea eta ezabatzea
- Fitxategi bat igotzeko, bi aukeren artean hautatu ahal izango dugu
- 4. GAIA. Artxiboak partekatuz
- Google Drive zerbitzuak eskaintzen dituen abantaila nagusietako bat dokumentua beste erabiltzaile batzuekin partekatu ahal izatea da
- 5. GAIA. Google Drive beste gailuetan
- Google Drive aplikazioa, web bertsioaz aparte, ordenagailu batean ere instala daiteke, besteak beste PC edo gailu mugikor batean
- 6. GAIA. Antzeko beste plataforma batzuk
- Beste online plataforma batzuk ere badaude
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Produktibitatea -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
4 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC -
Eguneratze-data
2020/04/08
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.