Android, gailu mugikorren zabalkuntzarekin batera gehien hazi den sistema eragilea da. Hitzaldi honetan gero eta erabiltzaile gehiago dituen sistema eragile honen funtzionamendua ikusiko dugu. Android sistema duen mugikor edo tableta duzu eta ahalik eta etekin handiena atera nahi diozu? Zure smartphone edo tableta nola erabili ikasi ezazu.
Zein da helburua?
- Zure tablet edo smartphone-aren funtzionamendua ezagutu.
- Mundu mailan gehien erabiltzen den sistema eragilearen ezaugarriak ezagutu.
Ikastaroaren laburpena
- Android sistema eragileari sarrera
- Ibilbide labur bat androideko bertsio eta gailu desberdinetan zehar.
- Nire Android gailua lehengo aldiz pizten
- Zer egin nire Android gailua pizten dudan lehengo aldian?
- Androiden mahaigainak
- Nola kudeatu dezaket nire Android gailuaren mahaigainak?
- Multimedia edukia
- Argazkiak atera, bideoak grabatu eta hauek kudeatzen ikasi.
- Ezarpenak
- Ipini nahierara sistemako ezarpenak.
- Pantailaren blokeoa
- Ikasi pantaila-blokeoa konfiguratzen.
- Aplikazioak instalatu, Google Play
- App baten instalazioa ez da sekula hain azkarra eta erraza izan.
- Aplikazio interesgarriak
- KZgunean, gure erabiltzaileentzako interesgarriak izan daitezkeen aplikazio zerrenda bat sortu dugu.
-
Kategoria
Oinarrizko formakuntza -
Ikastaro mota
Hitzaldia -
Iraupena
2 ordu -
Zein gailuri zuzendua
Gailu mugikorrak -
Edukiaren eguneratze-data
2022/10/28
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure hitzaldiak
Lekua
IKTekin lotutako informazio-saioak zure KZgunean edo hurbileko aretoetan.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako hitzaldiak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.