Googleren aplikazioak tresna-multzo bat dira, beste erabiltzaileekin errazago komunikatzen eta lankidetzan aritzen laguntzen digutenak. Aplikazioen artean, ikastaro honetan zenbait zerbitzu ikusiko ditugu, hala nola Gmail posta elektronikoa, Google Drive hodeiko biltegia, Google Calendar egutegia eta Google Maps mapa-zerbitzuak.

Zein da helburua?

  • Googleen tresna desberdinak ezagutu.
  • Hauen etekinik handiena lortu.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Internet konexioa duen ordenagailu, tablet edo smartphone bat izatea.

Gomendagarria da mikrofonoa eta kamara izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.

Ikastaroaren laburpena

Gmail
Gmail Googlek ematen duen posta elektronikoko doako zerbitzua da. Ikasgai honetan, haren funtzio nagusiak ezagutuko ditugu; hala nola, mezu elektronikoak nola bidali eta jasotzen diren, eta mezuak nola antolatzen eta ezabatzen diren. Ikusiko duzu mezuak nola bilatu eta Googleko kontaktuak nola kudeatu. Kontuaren konfigurazioari buruz ere hitz egingo dugu.
Google Drive
Google Drive Googleren doako zerbitzu bat da, fitxategiak online gorde, sortu, kargatu eta partekatzeko balio duena eta taldean lan egiteko aukera ematen duena. Dauzkan funtzio nagusiak ezagutuko ditugu: fitxategiak sortu, kargatu, editatu eta ezabatzea. Horrez gain, fitxategiak edo karpetak partekatu eta deskargatzen ikasiko dugu. Zerbitzuak zer abantaila eskaintzen dituen ere ikusiko dugu.
Google Calendar
Google Calendar Googlek garatutako agenda eta egutegi elektroniko bat da. Hemen, funtzionalitate garrantzitsuenetako batzuk ikasiko ditugu, hala nola gertaerak gehitzea, egutegi bat bistaratzeko modu desberdinak ezagutzea, beste egutegi batzuk sortzea, gure gertaeren gonbidapenak beste pertsona batzuei bidaltzea eta egutegi bat partekatzen eta ezabatzen ikastea.
Google Maps
Google Maps mapen web-plataforma bat da, aukera ematen diguna toki interesgarriak esploratzeko eta munduko edozein lekutako helbideak aurkitzeko. Eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak ezagutuko ditugu, hala nola tokiak bilatzea, mapan barrena nabigatzea, ibilbideak kalkulatzea, ibilbideak partekatzea... Toki interesgarriak gordetzen eta zerrendetan antolatzen ere ikasiko dugu.
Ebaluazio ariketak

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Erabili profesionalki Google aplikazioak
  • 'Produktibitatea' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Produktibitatea
  • Ikastaro mota

    Urrunekoa
  • Iraupena

    40 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Gaitasun digitalen maila

    Erdikoa B1
    Erdikoa B2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2025/04/14
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak

Sarbidea

Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.

Irakasleak

Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.

Foroak

Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.

Zalantzak

Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.