Gailu mugikorren salmenten igoerarekin batera, Android da gehien hazi den sistema eragilea. Ikastaro honetan, gero eta jarraitzaile gehiago dituen sistema honen funtzionamendua ikasiko duzu.
Zein da helburua?
- Zure tablet edo smartphonearen etekinik handiena lortu.
- Mundu mailan gehien erabiltzen den sistema eragilearen ezaugarriak ezagutu.
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Internet konexioa duen ordenagailu, tablet edo smartphone bat izatea.
Gomendagarria Skype kontua eta mikrofonoa izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.
Ikastaroaren laburpena
- 1. GAIA Android sistema eragilearen sarrera.
- Zer da Android bat? Zein ezaugarri ditu? Galdera horiek eta beste hainbat erantzungo ditugu lehenengo gai honetan.
- 2. GAIA Nire Android gailua lehengo aldiz pizten.
- Prozesu azkarra eta erraza da, gure smartphoneak edo tabletak eskaintzen dizkigun hainbat eta hainbat aukerez gozatzeko.
- 3. GAIA Idazmahaiaren oinarrizko funtzionaltasunak.
- Pantailan ageri diren elementuak zer diren ezagutuko dugu.
- 4. GAIA Idazmahaia pertsonalizatu.
- Gehi ditzagun gehien gustatzen zaizkigun elementuak, gure tableta berezia izan dadin.
- 5. GAIA Ezarpenak.
- Gure smartphone edo tableta konfiguratzen ikasiko dugu, ahalik eta probetxu gehien ateratzeko.
- 6. GAIA Multimedia edukiak: kamera, galeria, musika eta bideoak.
- Smartphone eta tableten prestazioen artean, kamera da gehien erabiltzen den elementuetako bat.
- 7. GAIA Posta elektronikoaren konfigurazioa.
- Zergatik itxaron behar dugu etxera heldu arte korreo elektronikoa kontsultatzeko? Eta gure gailutik egiten badugu, gauden tokian gaudela?
- 8. GAIA Aplikazioak instalatu, Google Play.
- Atera ahalik eta probetxu handiena zure Android gailuari, Google Playen aurkituko dituzun hainbat eta hainbat aplikazioei esker.
- 9. GAIA Aplikazio interesgarriak.
- Androiden bizitzan zehar sortu diren hainbat eta hainbat aplikazioen artean, erabiltzaileen artean arrakastatsuenak zeintzuk diren ikusiko dugu.
- Ebaluazio ariketak.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Oinarrizko formakuntza -
Ikastaro mota
Urrunekoa -
Iraupena
40 ordu -
Zein gailuri zuzendua
Gailu mugikorrak -
Edukiaren eguneratze-data
2020/03/04
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak
Sarbidea
Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.
Irakasleak
Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.
Foroak
Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.
Zalantzak
Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.