Sare sozialak plataforma digitalak dira, eta interes komunak dituzten pertsonak elkarrekin harremanetan egon daitezen balio dute. Gure eguneroko bizitzaren parte dira. Nork ez ditu entzun Facebook, X edo YouTube izenak inoiz? Baina, badakigu nola atera ahalik eta etekinik handiena? Ikastaro honetan, hiru sare sozial horien alderdi garrantzitsuenak aztertuko ditugu, eta nola erabili eta pribatutasuna nola konfiguratu ikasiko dugu.
Zein da helburua?
- Sare sozialen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutu.
- Gure Facebook, X eta YouTube profila sortu.
- Facebook, X eta YouTube erabiltzen ikasi.
- Gure profila kudeatu pribatutasun egokia izateko.
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Internet konexioa duen ordenagailu, tablet edo smartphone bat izatea.
Gomendagarria da Skype kontua eta mikrofonoa izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.
Ikastaroaren laburpena
- Sare sozialak
- Sare sozialak Interneteko plataformak dira, eta pertsonen arteko harremana errazten dute. Interes edo balio komunak dituztelako jartzen dira elkarrekin harremanetan pertsona edo erakunde horiek. Taldeak osatu daitezke eta informazioa eta multimedia-elementuak partekatu elkarrekin, hala nola argazkiak, musika, bideoak...
- Pribatutasuna Sare sozialetan
- Mundu osoan, milioika pertsonak erabiltzen ditu sare sozialak, hala nola Facebook edo X , gainerakoekin harremanetan jartzeko, txateatzeko eta sarearen bidez mezuak bidaltzeko. Hala ere, jakin dezagun segurua den informazio pertsonala plataforma hauen bidez partekatzea. Ikasi zure pribatutasuna babesten.
- Facebook ikasleak elkarrekin harremanetan egon, ikastaroei buruzko oharrak trukatu eta ikasleen arteko era guztietako bilerak antolatzeko tresna izateko sortu zen. 2006ko irailean mundu guztiari zabaldu zitzaion, eta urte horretan bertan 140 milioi erabiltzaile baino gehiago izatera iritsi zen.
- X
- Sare sozial bat da X; 2006ko martxoan sortu zen, eta, mundu zabalean, 300 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu hilean, eta 500 milioi Xpost (mezu) inguru bidaltzen dituzte egunean. Arreta ematen du tresna horrek oso tresna sinplea delako funtzionalitateei dagokienez.
- YouTube
- 2005eko otsailean sortu zen, eta Google Inc. enpresak erosi zuen urtebete geroago. YouTubek aukera ematen du milaka milioi erabiltzailek jatorrizko bideoak aurkitu, ikusi eta partekatzeko. YouTubek lineako erreproduzigailu bat erabiltzen du edukia zerbitzatzeko. Mundu osoko erabiltzaileekin komunikatzeko eta haiei informazioa emateko foro bat ere eskaintzen du.
- Ebaluazio ariketak
Aztertutako gaitasun digitalak
- 1.1 Datuak, informazioa eta eduki digitalak bilatzea, iragaztea eta haietan nabigatzea
- Ingurune digitaletan informazio-beharrak artikulatzea, datuak, informazioa eta edukiak bilatzea, horiek eskuratzeko eta haietan nabigatzeko. Bilaketa-estrategia pertsonalak sortzea eta eguneratzea.
- 1.2 Datuak, informazioa eta eduki digitalak ebaluatzea
- Datu, informazio eta eduki digitalen baliabideen fidagarritasuna eta seriotasuna modu kritikoan aztertzea, alderatzea eta ebaluatzea. Bilaketa pertsonaleko datuak, informazioa eta eduki digitalak modu kritikoan aztertzea, interpretatzea eta ebaluatzea.
- 1.3 Datuak, informazioa eta eduki digitalak kudeatzea
- Ingurune digitaletan datuak, informazioa eta edukiak antolatzea, biltegiratzea eta berreskuratzea. Ingurune egituratuetan antolatzea eta prozesatzea.
- 2.1 Teknologia digitalen bidez elkarreragitea
- Hainbat teknologia digitalen bidez elkarreragitea eta testuinguru jakin baterako egokiak diren komunikabide digitalak ulertzea.
- 2.2 Teknologia digitalen bidez partekatzea
- Datuak, informazioa eta eduki digitalak beste batzuekin partekatzea, teknologia egokien bidez. Bitartekari gisa jardutea, erreferentziako eta atribuzioko jarduerak ezagutzea.
- 3.1 Edukien garapena
- Eduki digitalak hainbat formatutan sortzea eta editatzea; bitarteko digitalen bidez adieraztea.
- 3.2 Eduki digitala integratzea eta berregitea
- Lehendik dagoen ezagutza-multzo batean informazioa eta edukia aldatzea, hobetzea eta integratzea eduki berriak, originalak eta esanguratsuak sortzeko.
- 4.2 Datu pertzonalen babesa eta pribatutasuna
- Datu pertsonalak eta pribatutasuna babestea ingurune digitaletan. Informazio pertsonal identifikagarria nola erabili eta partekatu ulertzea, eta norbera eta besteak kalteetatik babesteko gai izatea. Ulertzea zerbitzu digitalek “pribatutasun-politika” bat erabiltzen dutela datu pertsonalen erabilerari buruzko informazioa emateko.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Sare sozialak -
Ikastaro mota
Urrunekoa -
Iraupena
40 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC -
Gaitasun digitalen maila
Erdikoa B1
Erdikoa B2 -
Edukiaren eguneratze-data
2024/05/24
Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak
Sarbidea
Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.
Irakasleak
Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.
Foroak
Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.
Zalantzak
Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.