LibreOffice ofimatika-paketeko softwarea da, librea eta kode irekikoa, DocumentFoundationek garatua. Hainbat plataformatarako tresna da, alegia, egungo edozein sistema eragiletan exekuta daiteke. Hauexek dira sistema osatzen duten tresna nagusiak: Writer, testu-prozesadorea; Calc, kalkulu-orria, eta Impress, aurkezpen-editorea.

Zein da helburua?

  • LibreOffice zure ordenagailuan deskargatzen ikasi.
  • LibreOffice tresna-sorta ezagutu.
  • LibreOffice eskaintzen dituen tresnak erabiltzen ikasi.
  • Testu dokumentuak, kalkulu-orriak, aurkezpenak eta marrazkiak arazorik gabe egitea ikasi.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Internet konexioa duen ordenagailu bat izatea.

Gomendagarria da Skype kontua eta mikrofonoa izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.

Ikastaroaren laburpena

Tresna ofimatikoak
LibreOffice bulegoko pakete izugarri lagungarria da. Ikastaroan, LibreOfficen interfaze garbia eta tresna potenteak erakutsiko dizkizugu, zure produktibitatea handitzeko. Hemen ikasiko duzu nola deskargatu eta instalatu LibreOffice, eta nola hasi tresnak erabiltzen: Writer, testu-prozesadorea; Calc, kalkulu-orria; Impress, aurkezpen-editorea, eta Draw, grafiko bektorialen editorea.
LibreOffice Writer
LibreOffice Writer testu-prozesadore bat da: testu-dokumentuak sortu, editatu eta aldatzeko balio du, eta horiei formatu pertsonalizatua emateko. Gai honetan, testu bat idazten, irudiak eta taulak txertatzen eta formatua aldatzen ikasiko dugu, eta tresnen aukerak nola konfiguratu eta erabili ikusiko dugu.
LibreOffice Calc
LibreOffice Calc kalkulu-orri bat da, datuak —normalean numerikoak— sartzeko eta horiek manipulatzeko, lortu nahi dugun emaitza ateratzeko. Ikastaro honetan gelaxkak erabiltzen ikasiko dugu, oinarrizko formulak eta funtzioak erabiltzen hasiko gara, eta guk emandako informazioa irudikatzen duen diagrama bat nola txertatu ikusiko dugu.
LibreOffice Impress
LibreOffice Impress tresna bikaina da diapositiba-aurkezpenak egiteko. Hainbat tresna dira berez, marrazkiak egiteko erraz erabiltzeko modukoak, gure aurkezpenari estiloa emateko. Gai honetan, aurkezpen bat nola sortu ikusiko dugu, urratsez urrats, gure diapositibei soinua, trantsizioak eta efektu animatuak gehitzeko, sormena borbor.
LibreOffice Draw
LibreOffice Draw grafiko bektorialen bidez marrazkiak egiteko programa bat da, eta hainbat tresna ditu nahi beste grafiko sortzeko. Gai honetan, marrazkien tresna-barrako formak erabiliz marrazkiak sortzen ikasiko dugu, objektuen propietateak nola aldatu ikusiko dugu, nola taldekatu, nola biratu, baita nola ezabatu ere.
Ebaluazio ariketak

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Ofimatika orokorra. LibreOffice
  • 'Ofimatika' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Ofimatika
  • Ikastaro mota

    Urrunekoa
  • Iraupena

    40 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Gaitasun digitalen maila

    Erdikoa B1
    Erdikoa B2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2024/04/22
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak

Sarbidea

Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.

Irakasleak

Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.

Foroak

Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.

Zalantzak

Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.