Bidaia bat prestatzeko edota farmazia bat bilatzeko. Edozer behar dugula ere, Google Maps modu erraz eta bisualean edozein helbide, errepide, leku edo negozio erakutsiko digu. Gainera, edozein herrialdetako datuak eskaintzeaz gain, kaleak barrutik ikusiko ahal izango ditugu.
Zein da helburua?
- Google Maps zer den ezagutu.
- Hautatutako helmugetara iristen jakin.
- Mugikorrean aplikazioa deskargatzen eta bertara sartzen ikasi aplikazioak dituen aukera neurrigabeaz aprobetxatu ahal izateko.
- Zure mapa pertsonalizatuak sortu.
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran ezagutzak izatea.
- Google kontu bat edukitzea, ez izatekotan ikastaroaren zehar sortuko da.
- Android gailu bat izatea.
- Gomendagrria da gailuan memoria edikutzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.
Ikastaroaren laburpena
- 1 GAIA. Sarrera
- Zer iruditzen zaizu edozein herrialdetako helbide, errepide, leku eta negozioak bilatzeko aukera izatea?
- 2 GAIA. Google Maps erabiltzea
- Ikas ezazu Google Mapsen funtzio nagusiak, ibilbiderik onena bilatu eta kalkulatu
- 3 GAIA. Jaitsi mugikorrera
- Nola deskargatu Google Maps Android telefono mugikorrean?
- 4 GAIA. Google Maps mugikorretarako
- Mugikorrentzako Google Maps-en oinarrizko funtzioen deskribapena eta hauen erabilpenaren aholkuak
- 5 GAIA. Zure mapa pertsonalizatuak sortu
- My Maps ("Zure tokiak") bisitazeko tokiekin mapa pertsonalizatuak sortzeko eta partekatzeko aukera ematen du.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Aisia eta entretenimendua -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
4 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC eta Gailu mugikorrak -
Edukiaren eguneratze-data
2021/06/07
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.