YouTube erabiltzen ikasi nahi al duzu? Ikastaro honetan munduko komunikabide kanalik bisitatuena ezagutuko dugu, eta bertatik milaka erabiltzaileak igotako milaka bideoak bistaratzeko aukera izango dugu. Aldi berean, erreprodukzio zerrendak sortzen, bideoak partekatzen eta komentatzen ikasiko dugu.

Zein da helburua?

  • YouTube zer den ezagutzea.
  • YouTube erabiltzen ikasi, norberaren bideoak igotzea, komentatzea eta partekatzea.

Betekizunak

  • Ordenagailu eta Internet erabileraren ezagutzak izatea.
  • Google kontu bat izatea, kontua ez izatekotan ikastaroan sortuko dugu erreminta erabili ahal izateko.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Zer da YouTube?
YouTuberi buruzko azalpen laburra.
2. GAIA. YouTuben sartzea
YouTuberen web orrian sartzeko modua.
3. GAIA. YouTuben erregistratzea
YouTuben erregistratzeko jarraitu beharreko urratsen azalpena.
4. GAIA. Lehenengo urratsak YouTuben
Ikas ezazu saioa hasten eta zure izena eta kanala konfiguratzen.
5. GAIA. YouTube erabiltzen
kas ezazu YouTube erabiltzen
6. GAIA. Erreprodukzio zerrendak
YouTuben Bideo zerrendak (Liburutegia) eta harpidetzak kudeatu
7. GAIA. YouTubera bideo bat igotzea
Ikas ezazu YouTubeko zure kanalera bideo bat igotzen.
8. GAIA. YouTuben bideo bat editatu edo ezabatu
Ikas ezazu YouTubeko bideoak editatzen eta ezabatzen.

Estekak eta dokumentazioa

YouTube. Bideoak ikustea baino gehiago
  • 'Aisia eta entretenimendua' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Aisia eta entretenimendua
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Eguneratze-data

    2019/09/12

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.