Edukia Adimen Artifizialarekin sortzeak aukera ematen digu ikusizko piezak sortzeko, prompts izeneko testu-argibideetatik abiatuta. Sistema honen bidez, adierazpen sinpleak emaitza profesional bihur daitezke, irudi estatikoetatik hasi eta mugimenduan dauden ikus-entzunezko produkzio konplexuetaraino.

Zein da helburua?

  • Irudiak eta bideoak sortzeko plataformak ezagutzea.
  • Promptak eraginkortasunez idazten ikastea.

Betekizunak

  • Teklatua eta sagua erabiltzeko oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Posta elektronikoko kontu bat izatea.

Ikastaroaren laburpena

Adimen artifizialeko irudiak
Gai honetan prompt bat zer den ikasiko dugu zenbait orrialderekin batera, irudiak, aholkuak, trikimailuak eta ikasitakoa praktikatzeko eta finkatzeko adibideak sortzeko.
Adimen artifizialeko bideoak
Gai honetan IArekin bideoak sortzen hasteko oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditugu, behar ditugun tresnak eta emaitza onenak lortzeko nola erabili.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Sortu irudiak eta bideoak adimen artifizialarekin
  • 'Irudia eta bideoa' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Irudia eta bideoa
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    8 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Gaitasun digitalen maila

    Erdikoa B1
    Erdikoa B2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2026/04/07

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.