Ofimatika hodeian. Googleren tresnak
Ezagutu nola lan egin Googleren doako bulegotika-tresnekin hodeian, dokumentuak sortu, editatu eta partekatzeko. Honako hauek dira tresnak: Google Dokumentuak, testu-prozesadore kolaboratiboa; Google Kalkulu-orriak, datuak antolatzeko kalkulu-orrien kudeatzailea; eta Google Aurkezpenak, aurkezpenen editorea.
Zein da helburua?
- Googleko dokumentuak sortzen, editatzen eta partekatzen ikastea.
- Kalkulu-orri batean datuak sartzen eta oinarrizko eragiketak egiten ikasteko.
- Hodeian aurkezpenak sortzen eta editatzen ikasteko.
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Google kontu bat edukitzea, ez izatekotan ikastaroaren zehar sortuko da.
Ikastaroaren laburpena
- Googleren tresnak
- Ezagutu zer diren Googlek hodeian lan egiteko dituen ofimatika-tresnak, diseinatuta daudenak dokumentuak, kalkulu-orriak eta aurkezpenak sortu, editatu eta lankidetzan osatzea errazteko. Ikasiko dugu zer abantaila dauden online lan egitean, eta nola sartu tresna bakoitzera.
- Google Dokumentuak
- Google Dokumentuak testu-prozesadore kolaboratibo bat da, eta aukera ematen du beste erabiltzaile batzuekin aldi berean testu bat idazteko, testuari formatua emateko eta dokumentuak berrikusteko. Irudiak txertatzen eta taulak sortzen ikasiko dugu; era berean, ikusiko dugu nola deskargatzen diren dokumentuak hainbat formatutan.
- Google Kalkulu-orriak
- Google Kalkulu-orriak datuak antolatzeko kalkulu-orrien kudeatzaile ezin hobea da. Hemen ikusiko dugu taulen formatua nola aldatu, errenkadak eta zutabeak nola txertatu eta formulekin eta funtzioekin nola lan egin. Halaber, kalkulu-orrian dugun informazioarekin diagrama bat txertatzen ere ikasiko dugu.
- Google Aurkezpenak
- Google Aurkezpenak aurkezpenak egiteko tresna bat da, eta diseinu desberdinen artean hautatzeko aukera ematen du. Ikasiko dugu diapositibei trantsizioak eta animazioak gehitzen. Ikusiko dugu nola aldatu formatua eta atzealdeko kolorea, eta nola gehitu soinua aurkezpenari. Irudiak, bideoak eta estekak txertatzeko aukera ematen du.
Aztertutako gaitasun digitalak
- 1.3 Datuak, informazioa eta eduki digitalak kudeatzea
- Ingurune digitaletan datuak, informazioa eta edukiak antolatzea, biltegiratzea eta berreskuratzea. Ingurune egituratuetan antolatzea eta prozesatzea.
- 2.2 Teknologia digitalen bidez partekatzea
- Datuak, informazioa eta eduki digitalak beste batzuekin partekatzea, teknologia egokien bidez. Bitartekari gisa jardutea, erreferentziako eta atribuzioko jarduerak ezagutzea.
- 2.4 Teknologia digitalen bidezko lankidetza
- Tresna eta teknologia digitalak erabiltzea lankidetza-prozesuetan eta datuak, baliabideak eta ezagutza batera eraikitzeko eta sortzeko.
- 3.1 Edukien garapena
- Eduki digitalak hainbat formatutan sortzea eta editatzea; bitarteko digitalen bidez adieraztea.
- 3.2 Eduki digitala integratzea eta berregitea
- Lehendik dagoen ezagutza-multzo batean informazioa eta edukia aldatzea, hobetzea eta integratzea eduki berriak, originalak eta esanguratsuak sortzeko.
- 4.2 Datu pertzonalen babesa eta pribatutasuna
- Datu pertsonalak eta pribatutasuna babestea ingurune digitaletan. Informazio pertsonal identifikagarria nola erabili eta partekatu ulertzea, eta norbera eta besteak kalteetatik babesteko gai izatea. Ulertzea zerbitzu digitalek “pribatutasun-politika” bat erabiltzen dutela datu pertsonalen erabilerari buruzko informazioa emateko.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Ofimatika -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
16 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC -
Gaitasun digitalen maila
Erdikoa B1
Erdikoa B2 -
Edukiaren eguneratze-data
2026/03/05
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.