Online bankak berebiziko garrantzia hartu du gaur egungo panoraman, bai bezeroentzat, bai banku-erakundeentzat. Horrek aukera ematen digu kudeaketak edozein lekutatik eta edozein unetan egiteko; online eragiketak berehala edo oso epe laburrean eta edozein lekutatik egiten dira, eta transferentziak unean bertan eta inolako kosturik gabe egiteko aukera ematen du.
Zein da helburua?
- Online banka zer den jakitea
- Oinarrizko kudeaketak nola egin ikastea
- Online banka segurtasunez erabiltzeko oinarrizko gomendioak jarraitzea
Betekizunak
- Sagua eta teklatuaren erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Interneteko konexioa duen mugikorra
Ikastaroaren laburpena
- Online bankarako sarrera
- Online banka Internet bidez banku-eragiketak egiteko aukera ematen digun zerbitzua da, eta, horri esker, edozein lekutatik eta edozein unetan sar gaitezke gure kontura, ordenagailu, tablet edo smartphone bat erabiliz.
- Kudeaketak
- Online bankuari esker, ohiko banku-kudeaketak egin ditzakegu, ordenagailuaren edo gailu mugikorraren erosotasunetik, bulego fisiko batera joan beharrik gabe. Gai honetan zehar, aukera ohikoenak eta erabilgarrienak ikusiko eta azalduko ditugu.
- Ordainketak berehala
- Berehalako ordainketak banku-kontuen artean dirua ia berehala bidali eta jasotzeko aukera ematen digun transferentzia elektronikoa dira; ohiko banku-transferentzietan ez bezala (horiek osatzeko egun baliodun bat edo gehiago behar izaten dira), berehalako ordainketak segundotan prozesatzen dira
- Segurtasuna
- Online banka ezinbesteko tresna bihurtu da, eta edozein lekutatik eta edozein unetan banku-kudeaketak egiteko aukera ematen digu. Hala ere, online edozein jarduerarekin gertatzen den bezala, online bankaren segurtasuna ezinbestekoa da gure informazio finantzario eta pertsonala babesteko.
- Errepaso tailerra
- Gai honetan, online bankari buruz ikasturtean zehar sortu diren zalantzak partekatuko dira, bai modu orokorrean, bai gure erreferentziazko bankuari dagokionez, eta hezitzaileen laguntzarekin konpontzen saiatuko dira.
Aztertutako gaitasun digitalak
- 1.1 Datuak, informazioa eta eduki digitalak bilatzea, iragaztea eta haietan nabigatzea
- Ingurune digitaletan informazio-beharrak artikulatzea, datuak, informazioa eta edukiak bilatzea, horiek eskuratzeko eta haietan nabigatzeko. Bilaketa-estrategia pertsonalak sortzea eta eguneratzea.
- 1.2 Datuak, informazioa eta eduki digitalak ebaluatzea
- Datu, informazio eta eduki digitalen baliabideen fidagarritasuna eta seriotasuna modu kritikoan aztertzea, alderatzea eta ebaluatzea. Bilaketa pertsonaleko datuak, informazioa eta eduki digitalak modu kritikoan aztertzea, interpretatzea eta ebaluatzea.
- 4.1 Gailuak babestea
- Gailu eta eduki digitalak babestea, eta ingurune digitaletako arriskuak eta mehatxuak ulertzea. Segurtasun-neurriak ezagutzea eta fidagarritasuna eta pribatutasuna kontuan hartzea.
- 4.2 Datu pertzonalen babesa eta pribatutasuna
- Datu pertsonalak eta pribatutasuna babestea ingurune digitaletan. Informazio pertsonal identifikagarria nola erabili eta partekatu ulertzea, eta norbera eta besteak kalteetatik babesteko gai izatea. Ulertzea zerbitzu digitalek “pribatutasun-politika” bat erabiltzen dutela datu pertsonalen erabilerari buruzko informazioa emateko.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Segurtasuna -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
8 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC eta Gailu mugikorrak -
Gaitasun digitalen maila
Oinarrizkoa A2 -
Edukiaren eguneratze-data
2025/02/27




Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.