Streaming teknologiak Internetetik edo beste sare batetik transmititzen diren edukiak ikusi eta entzuteko aukera ematen digu, fitxategia ikusi eta/edo entzuteko gailura datuak aldez aurretik deskargatu beharrik gabe. Ez da baliabide edo material askorik behar programak sortu eta erreproduzitzeko, eta, horri esker, gaur egun asko erabiltzen den komunikazio-modua izatea lortu da.
Zein da helburua?
- Streaming-aren munduan sartzea
- Zuzeneko grabazio eta transmisiorako OBS Studio tresna ezagutzea.
- Egin transmisio bat zuzenean edo igo bideo bat plataforma
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Internet konexioa duen ordenagailu bat izatea.
- Kamera eta mikrofonoa
Gomendagarria da Skype kontua eta mikrofonoa izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.
Ikastaroaren laburpena
- Sarrera
- Streaminga, gehien erabiltzen diren plataformak eta mundu honetan sartzeko erabiltzen diren programak zer diren ikasiko dugu.
- Lehen urratsak OBS Studiorekin
- Gai honetan zehar, OBS studioren oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditugu, nola erabili eta nola konfiguratu streaming egiteko. Gure lehen bideoa egiteko eman behar diren urrats txikiak ere ikusiko ditugu ikasgaietan.
- Kontzeptu aurreratuak eta iragazkiak
- OBS Studio programarekin lan egiteko oinarrizko kontzeptuak ikasi ditugu. Orain, beste ekintza batzuk ikusiko ditugu, gure bideoak egiteko orduan oso erabilgarriak izan daitezkeenak.
- Gure lehen grabazioa prestatzen eta transmititzen
- Gai honetan zehar, gure programak prestatzeko hainbat aholku ikusiko ditugu, gure streamingak sortzeko eta konfiguratzeko erabil dezakegun material erabilgarria; gaur egun mundu honetan egiten dena ere ikusiko dugu, eta gure lehen streaminga emango dugu.
- Ebaluazio ariketak.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Komunikazioa -
Ikastaro mota
Urrunekoa -
Iraupena
40 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC -
Edukiaren eguneratze-data
2023/04/04
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak
Sarbidea
Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.
Irakasleak
Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.
Foroak
Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.
Zalantzak
Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.