Ikastaro honetan, Inkscape grafiko bektorialen programarekin hasiko gara diseinu grafikoaren munduan. Gure diseinuak ia berehala sortzen hasteko oinarrizko kontzeptuak eta tresnak ikusiko ditugu, eta, ikasten dugun bitartean, zorion-txartel txiki bat egingo dugu.
Zein da helburua?
- Inkscape tresnaren oinarrizko kontzeptuak ikastea
- Diseinu erraz bat sortzea grafiko bektorialekin
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
Ikastaroaren laburpena
- Sarrera eta lehen urratsak
- Gai honetan Inkscape-ren interfazearekin ohituko gara eta gure diseinu propioak sortzen hasteko oinarrizko tresnak ikasiko ditugu. Ikasturtean zehar erabiliko ditugun oinarrizko eta gehien erabilitako tresnak ikusiko ditugu.
- Diseinatzen ikasiz
- Gai honetan , aurreko gaian ikasitakoa praktikan jartzeko diseinu bat sortuko dugu. Gure sorkuntzak hobetzeko trikimailu eta teknika txikiak ere sartuko ditugu. Prozesu erraza eta dibertigarria dela ikusiko dugu.
- Diseinua bukatuta
- Gai honetan , azken urratsak emango ditugu gure zorion-diseinuan ; ikusiko dugu nola gehitu testuak gure muntaketetan, hala nola WhatsApp-en , sare sozialen edo beste edozein bitartekoren bidez partekatu dezakegun formatu batean gorde , gure etorkizuneko diseinuak hobetzeko aholku eta trikimailu batzuekin batera.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Irudia eta bideoa -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
6 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC -
Edukiaren eguneratze-data
2022/04/05
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.