Ezagutu Googleren Aurkezpenak, lainoan aurkezpenak sortu, editatu eta partekatzeko zerbitzua da. Google kontu bat izatea beharrezkoa da.

Zein da helburua?

  • Google aurkezpenak zer diren ezagutu.
  • Aurkezpenak sortzen, editatzen eta partekatzen ikastea.

Betekizunak

  • Ordenagailu eta Internet erabileraren ezaguerak izatea.
  • Google kontu bat edukitzea, ez izatekotan ikastaroaren zehar sortuko dugu.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Zer dira Googleren aurkezpenak?
Sarrera.
2. GAIA. Sortu aurkezpen bat
Ingurunearen deskribapena, diapositibak sortu, txertatu, ezabatu, gorde eta deskargatu.
3. GAIA. Gehitu trantsizioa eta soinua
Diapositibei trantsizioak, efektuak eta soinua gehitzeko jarraitu beharreko urratsak.
4. GAIA. Aurkezpena partekatzea eta inprimatzea
Aurkezpena partekatzeko eta inprimatzeko eman beharreko pausoak.

Estekak eta dokumentazioa

Googleko aurkezpenak. Sortu zure aurkezpenak hodeian
  • 'Produktibitatea' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Produktibitatea
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC eta Gailu mugikorrak
  • Edukiaren eguneratze-data

    2021/07/16

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.