Google Drive azken aldian gehien hazi den tresnetako bat. Bere laguntzarekin, Googlen zerbitzari batetan gorde ahal izango dituzu zure artxiboak eta edozein ordenagailutik eskuragarri izango dira edozein pertsonak horrekin lana egin dezan. Ikastaroarekin, online bidez artxiboak sortzen, igotzen eta partekatzen ikasiko duzu.

Zein da helburua?

  • Google Drive zer den ezagutu.
  • Fitxategiak hodeira igotzen ikasi.
  • Fitxategi horiek hodeian kudeatzeko gaitasuna izan (igo, editatu, partekatu, ezabatu..)

Betekizunak

  • Ordenagailu eta Internet erabileraren ezaguerak izatea.
  • Google kontu bat edukitzea, ez izatekotan ikastaroaren zehar sortuko dugu.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Google Driven hastapenak
Gustatuko al litzaizuke zure dokumentuak Google zerbitzari batean biltegiratuta izatea, Interneterako konexioa duen edozein gailutatik eta edozein lekutan eskuragarri egon ahal izateko?
2. GAIA. Erregistroa eta idazmahai aplikazioa
Google Drive erabili ahal izateko, Google erabiltzaile erregistratua izan behar dugu. Horretarako, Google kontu bat eduki behar dugu edo, bestela, norberaren kontua Googlerekin lotu behar da.
3. GAIA. Fitxategiak sortzea, igotzea, editatzea eta ezabatzea
Fitxategi bat igotzeko, bi aukeren artean hautatu ahal izango dugu.
4. GAIA. Fitxategiak partekatzea
Google Drive zerbitzuak eskaintzen dituen abantaila nagusietako bat dokumentua beste erabiltzaile batzuekin partekatu ahal izatea da.
5. GAIA. Deskargatu fitxategiak
Fitxategiak deskargatzea ikasi.

Estekak eta dokumentazioa

Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak
  • 'Produktibitatea' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Produktibitatea
  • Ikastaro mota

    Bideokonferentzia
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Edukiaren eguneratze-data

    2021/07/19

Horrelakoak dira gure bideokonferentzia bidezko ikastaroak

Lekua

Zure etxeko erosotasunetik bideokonferentzia bidez emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.