Interneti esker, beste pertsona batzuekin konektatzeko aukera dugu, distantzia kontuan hartu gabe, modu eraginkor eta azkarrean. Ikas ezazu ikastaro honekin beste pertsona batzuekin komunikatzen edo etxetik telematikoki ikasten.

Zein da helburua?

  • Gaur egun erabilgarri dauden komunikazio-tresnak ezagutzea eta tresna horiek erabiltzen eta konfiguratzen hastea, egunerokoan erabili ahal izateko.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten maneiluan oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Internetera konexioa duen ordenagailu, tablet edo smartphone bat izatea.

Gomendagarria daentzungailuak eta mikrofono bat izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Sarrera
Komunikazio ez-presentzialaren sarrera laburra.
2. GAIA. ClassRoom
Eman edo jaso zure eskolak Google ClassRoom-ekin. Kapitulu honetan ikusiko dugu nola konfiguratu eta erabili tresna hori.
3. GAIA. Skype
Edonorekin harremanetan jar zaitez edozein lekutatik. Programa ezagun honekin instalatzen eta komunikatzen ikasiko dugu
4. GAIA. Zoom
Antolatu zure bilerak etxetik. ikasgai honetan, Zoomek nola funtzionatzen duen ikasiko dugu, eta hari etekin guztia ateratzen.
Ebaluazio ariketak.

Estekak eta dokumentazioa

Komunikazio ez-presentzialerako tresnak
  • 'Komunikazioa' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Komunikazioa
  • Ikastaro mota

    Urrunekoa
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Eguneratze-data

    2020/06/03

Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak

Sarbidea

Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.

Irakasleak

Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.

Foroak

Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.

Zalantzak

Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.