APPak gailu mugikorretan instalatzen ditugun programa txikiak dira, zenbait eginkizun erraztu diezazkiguten, gure hiriko garraio publikoko lineak eta ordutegia ezagutzea, besteak beste. Erosoak, erabiltzeko errazak, eta doakoak dira. Beste garraio publikoko aplikazio batzuk nola instalatu eta erabili ikusiko dugu, oso erabilgarriak izango direnak.
Zein da helburua?
- Garraio-aplikazioak ezagutzea.
- Garraio-aplikazioak kudeatzeko gaitasuna lortzea.
- Zure ibilbideak garraio-aplikazioetan planifikatzen ikastea.
Betekizunak
- Android gailuaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea, “Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan hartu ditzakezunak.
- Android gailu bat eduki.
- Gomendagarria da gailuan memoria edukitzea ikastaroaren jarraipen egokia izan dadin.
Ikastaroaren laburpena
- 1. GAIA. Zer dira APPak?
- Ezagutu zure Smartphonerako aplikazio garrantzitsuenak.
- 2. GAIA. Lurralde historiko bakoitzerako aplikazioak
- Araba, Bizkaia, Gipuzkoa
- 3. GAIA. Aplikazio orokorrak
- Euskotren eta Renfe.
- 4. GAIA. Trafikorako aplikazioak
- Euskadiko errepideen trafikoa, obrak eta gertakariak kontsultatu.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Aisia eta entretenimendua -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
4 ordu -
Zein gailuri zuzendua
Gailu mugikorrak -
Eguneratze-data
2020/01/08
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.