Zure medikuarekin hitzordua eskatu edo zure Osasun-karpeta kontsultatu Osakidetzaren web orrialdetik.
Zein da helburua?
- Izapide desberdinak Osakidetzako web orrialdetik nola egin ezagutu.
- Osasun-karpetara nola sartu eta honek dituen aukerak ikusi eta ikasi.
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
- Osasun Txartela eta BakQ identifikazioa eskura izatea.
Kontsultatu hemen nola lortu BakQ.
Ikastaroaren laburpena
- 1. GAIA. Aurretiko hitzordua
- Osakidetzako web orrialdetik zita bat erreserbatu, kontsultatu edo eskatutakoak bertan behera utz ditzakezu.
- 2. GAIA. Osasun-karpeta I
- Zure osasun informazioa begiratu ahal izango duzu modu seguruan eta konfidentzialean: txostenak, medikazioa, hurrengo hitzorduak⦠eta zure osasunerako interesgarriak diren edukietan sartu ahal izango zara.
- 3. GAIA. Osasun-karpeta II
- Komunika zaitez Osakidetzarekin Osasun-karpetaren bidez, medikuarekin dauzkazun zalantzak argitu, pazientearentzako mezuak, kirurgiako itxaron zerrendak, galdeketak, esteka interesgarriak eta gertakari-formularioa.
- 4.GAIA. Osakidetza zure gailuan
- Egin izapideak Osakidetzarekin zure gailutik.
- 5.GAIA. EB-ko COVID Egiaztagiri Digitala
- Ikasi nola lortu ziurtagiria.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
e-Administrazioa -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
4 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC eta Gailu mugikorrak -
Edukiaren eguneratze-data
2022/06/27
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.