Ikastaro honetan, Googleren aplikazioak ezagutuko dituzu; hau da, beste erabiltzaileekin errazago komunikatzen eta lankidetzan aritzen laguntzen dizuten tresnen multzoa. Aplikazio hauek ikusiko dituzu: Gmail posta elektronikoa, Google Maps mapa-zerbitzua, YouTube bideo-webgunea eta Google Drive web-utilitatea.

Zein da helburua?

  • Gmail erabiltzen ikastea. Mezuak bidali eta jasotzeko behar den kudeaketa eta funtzionamendua ikasi.
  • Drive ezagutu eta ikasi fitxategiak igotzen eta partekatzen.
  • Maps ezagutu, tokietara heltzen ikasi eta toki desberdinen irudiak bistaratzea Street View edo Satelite-n bitartez.
  • YouTube ezagutu, bideoak bistaratu, igo eta partekatzen ikastea.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Google kontu bat edukitzea, ez izatekotan ikastaroaren zehar sortuko da.

Ikastaroaren laburpena

Googleren aplikazioak
Gai honetan, Googleren aplikazioak zer diren jakiteko azalpen labur bat ikus dezakegu.Googleren produktu nagusia bere bilatzailea da, baina ohartuko gara aplikazio gehiago ere badituela. Google-kontua sortzen ikasiko dugu, pausoz pauso; eta bertara nola sartzen den ere ikusiko dugu.
Gmail
Gmail Googlek ematen duen posta elektronikoko doako zerbitzua da. Gai honetan, haren funtzio nagusiak ezagutuko ditugu; hala nola, mezu elektronikoak nola bidali eta jasotzen diren eta mezuak nola antolatzen eta ezabatzen diren. Mezuak nola aurkitu ikusiko dugu, eta Googleko kontaktuak nola kudeatzen diren ere ikasiko dugu.
Google Drive
Google Drive Googleren doako zerbitzu bat da, fitxategiak online gorde, sortu, kargatu eta partekatzeko balio duena eta taldean lan egiteko aukera ematen duena. Dauzkan funtzio nagusiak ezagutuko ditugu: fitxategiak sortu, kargatu, editatu eta ezabatzea. Horrez gain, fitxategiak edo karpetak partekatu eta deskargatzen ikasiko dugu. Zerbitzuak zer abantaila eskaintzen dituen ere ikusiko dugu.
Google Maps
Google Maps mapen web-plataforma bat da, aukera ematen diguna toki interesgarriak esploratzeko eta munduko edozein lekutako helbideak aurkitzeko. Eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak ezagutuko ditugu, hala nola tokiak bilatzea, mapan barrena nabigatzea, ibilbideak kalkulatzea, ibilbideak partekatzea... Toki interesgarriak gordetzen eta zerrendetan antolatzen ere ikasiko dugu.
YouTube
YouTube bideoak partekatzeko doako zerbitzu bat da. Gure kanala sortzen ikasiko dugu. Dauzkan funtzio nagusiak ezagutuko ditugu: gustuko ditugun bideoak nola bilatu eta ikusten diren. Eta, horrez gain, bideo-aukerak ezagutu eta bideoak nola baloratu eta komentatzen diren ikusiko dugu. Erreprodukzio-zerrendak sortzen ere ikasiko dugu.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Kudeatu zaitez Google aplikazioekin
  • 'Produktibitatea' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Produktibitatea
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    16 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Gaitasun digitalen maila

    Erdikoa B1
    Erdikoa B2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2025/01/03
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.