GIMP (GNU Image Manipulation Program-en siglak) irudi digitalen editore bat da, doakoa eta kode irekikoa, Photoshopen alternatibatzat hartzen dena. Bit-mapako irudiak zein irudi bektorialak sortzeko, editatzeko eta ukituak emateko balio du, baita konposizioak, fotomuntaketak eta diseinu grafikoak egiteko ere. Gaur egun, bateragarria da sistema eragile gehienekin, doakoa da, eta maila guztietako erabiltzaileek erabil dezakete.

Zein da helburua?

  • GIMP argazki ukituaren aplikazioa ezagutu.
  • Aplikazio honen tresnak erabiltzen ikasi.
  • Irudiak ukitu eta nahi dugun itxura eman.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Internet konexioa duen ordenagailu bat izatea.

Gomendagarria da Skype kontua eta mikrofonoa izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.

Ikastaroaren laburpena

Sarrera eta lehen urratsak
GIMP irudi-editore bat da, doakoa eta kode irekikoa. Funtzio asko eta asko ditu, eta sistema eragile gehienekin bateragarria da. Erraz instalatzen eta konfiguratzen da, eta pertsonalizatzeko aukera asko ematen dizkigu, gure lan egiteko moduari egokitu ahal izateko.
Tresnak
GIMPen, tresnak artista digital baten brotxak eta arkatzak bezalakoak dira, baina askoz potentzia eta moldakortasun handiagoa dute. Gure irudi guztietan askotariko ekintzak egiteko aukera ematen digute, oinarrizko ukituetatik hasi eta arte-sorkuntza konplexuetaraino. Gai honetan, garrantzitsuenak ikusiko ditugu eta haiekin praktikatuko dugu.
Geruzak eta fusioak.
Geruzak dira GIMPen irudiak editatzeko oinarriak. Geruza bakoitza besteen gainean pilatutako orri garden bat bezalakoa da; fusioek aukera ematen dute bi geruza edo gehiago konbinatzeko eta efektu eta konposizio berriak sortzeko.
Iragazkiak eta brotxak.
GIMPeko brotxek gure irudien gainean zuzenean margotzeko eta marrazteko aukera ematen digute. Askotariko formak, tamainak eta testurak eskaintzen dituzte efektu desberdinak sortzeko, lerro mehe eta xehetasun zehatzetatik hasi eta marra lodi eta eremu beteetaraino; horiek iragazkiekin konbinatuta, efektu sorta zabala eskaintzen digute, bai kolore- eta kontraste-doikuntza sotilak, bai eraldaketa zorrotz eta sortzaileak.
Ebaluazio ariketak.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Zure argazkiei etekinik handiena atera GIMPekin
  • 'Irudia eta bideoa' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Irudia eta bideoa
  • Ikastaro mota

    Urrunekoa
  • Iraupena

    40 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Gaitasun digitalen maila

    Erdikoa B1
    Erdikoa B2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2024/10/24
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak

Sarbidea

Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.

Irakasleak

Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.

Foroak

Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.

Zalantzak

Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.