Google Drive azken aldian gehien hazi den tresnetariko bat da.Tresna horren bidez, gure fitxategiak Googleren zerbitzari batean gordeko ditugu, edozein gailutatik eskuragarri egon daitezen eta beste pertsona batzuek horiekin lan egin ahal dezaten. Ikastaroan, tresna horren hastapenak ikasiko ditugu, online fitxategiak sortu, kargatu eta partekatzeko.

Zein da helburua?

  • Google Drive zer den ezagutu.
  • Fitxategiak hodeira igotzen ikasi.
  • Fitxategi horiek hodeian kudeatzeko gaitasuna izan (igo, editatu, partekatu, ezabatu...).

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Google kontu bat edukitzea, ez izatekotan ikastaroaren zehar sortuko da.

Ikastaroaren laburpena

Sarrera
Google Driven esanahiari eta funtzioei buruzko informazio laburra. Doako tresna deskubrituko dugu: Google Drivek fitxategiak online gordetzeko, sortzeko, igotzeko eta partekatzeko aukera ematen digu, taldean lankidetzan aritzeko aukerarekin eta abantaila nagusiekin.
Interfazea eta funtzioak
>Gai honetan, ingurunea nolakoa den eta Google Driveren oinarrizko funtzioak zeintzuk diren aztertuko dugu. Dokumentu bat, beste edozein artxibo edo karpeta bat igotzen ikasiko dugu. Fitxategi bat nola editatu, dokumentu bat Google Driven zuzenean nola sortu eta fitxategiak ezabatzen ikasiko dugu.
Fitxategiak partekatzea
Gai honetan, gure lagun eta senitartekoekin artxibo ezberdinak nola partekatu aztertuko dugu. Google Drivek partekatzeko eskaintzen dituen aukerak aurkituko ditugu. Are gehiago, partekatutako artxiboak norbaitekin edo pertsona guztiekin partekatzeari nola utzi azalduko dugu.
Deskargatu fitxategiak
Google Driveko fitxategi garrantzitsuak gure ordenagailura deskargatzen ikasiko dugu. Urrats erraz eta azkarretan, gure ordenagailuan deskarga ditzakegu gure fitxategi guztiak, zuzenean Driven sortu ditugunak, gurekin partekatu dituztenak, baita editatu ditugunak ere.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak
  • 'Produktibitatea' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Produktibitatea
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC eta Gailu mugikorrak
  • Gaitasun digitalen maila

    Erdikoa B1
    Erdikoa B2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2025/07/28
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.