Zure etxeko lasaitasunetik erosketak eta ordainketak erosotasunez egiten ikas ezazu. Ezagutu zure erosketetan dirua aurrezteko lagungarriak izango zaizkizun trikimailuak. Ebay, Amazon, Zalando... bilatu, aukeratu eta konparatu online-salmenta eskaintzen duten web orriak. Bilatu preziorik onena, erraz lortuko duzu. Paypal, PaySafe... online erosteko erabili lasai.
Zein da helburua?
- Jarraibide batzuk ezagutu Interneten erosketa bat egiterako orduan.
- Interneten bidez erosteko orduan dauden abaintailak eta desabaintailak ezagutu.
- Ezagutu Interneteko salmenta webgune garrantzitsuenen funtzionamendua (Amazon, Ebay, …).
- Ezagutu Interneten ordainketak egiteko modu desberdinak (kreditu-txartela, PayPal, …).
Betekizunak
- Ordenagailuaren eta Interneten erabileran oinarrizko ezagutzak izatea.
Ikastaroaren laburpena
- 1. GAIA. Sarrera
- Ikastaroan zehar ikusiko diren gaiei buruzko azalpena.
- 2. GAIA. Interneten erostearen abantailak eta desabantailak
- Interneten erostearen ondorio diren abantailak eta eragozpen ohikoenak.
- 3. GAIA. Aintzat hartu beharreko alderdiak erosketa segurua egiteko
- Erosketa seguruak egiteko kontutan hartu beharreko alderdi ezberdinen zerrenda.
- 4. GAIA. Kontsumitzailearen eskubideak
- Kontsumitzaileak dituen eskubide ezberdinen zerrenda erosketa egindakoan.
- 5. GAIA. Non erosi Interneten
- Gaur egun erosketak egiteko erabiltzen diren beste hainbat orrialdei buruzko informazioa.
- 6. GAIA. Nola ordaindu Interneten
- Erosketak egiterako garaian erabili daitezkeen ordainketa-sistemak.
Estekak eta dokumentazioa
-
Kategoria
Segurtasuna -
Ikastaro mota
Aurrez aurrekoa -
Iraupena
4 ordu -
Zein gailuri zuzendua
PC -
Edukiaren eguneratze-data
2021/06/03
Informatu hurrengo datei buruz
Bilatu gehien interesatzen zaizkizun hurrengo datak, izena eman, eta zatoz gure ikastaroekin ikastera.
Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak
Lekua
Zure KZgunean emandako ikastaroak.
Irakasleak
Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.
Ziurtagiria
Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.
Formakuntza teoriko-praktikoa
Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.
Talde txikiak
Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.
Zalantzak
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.