Google Maps mapen web-plataforma da. Horri esker, munduko edozein txokotako intereseko tokiak arakatu eta helbideak topa ditzakegu. Zerbitzu nagusietako batzuk ezagutuko ditugu: mapan nabigatzea, Street View, helbideak nola gorde, nola deskargatu mapak konexiorik ez dugunerako, nola gorde gure aparkalekuaren kokapena, nola partekatu ibilbidea eta kokapena eta abar.

Zein da helburua?

  • Google Maps zer den ezagutu.
  • Hautatutako helmugetara iristen jakin.
  • Mugikorrean aplikazioa deskargatzen eta bertara sartzen ikasi aplikazioak dituen aukera neurrigabeaz aprobetxatu ahal izateko.
  • Zure mapa pertsonalizatuak sortu.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten erabileran ezagutzak izatea.
  • Google kontu bat edukitzea, ez izatekotan ikastaroaren zehar sortuko da.
  • Android gailu bat izatea.
  • Gomendagrria da gailuan memoria edikutzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.

Ikastaroaren laburpena

Google Maps
Gai honetan, Google Maps zer den eta eskaintzen dizkigun zerbitzu nagusietako batzuk zein diren ikusiko dugu. Gailu mugikorretik edo ordenagailutik aplikaziora nola sar gaitezkeen ikusi eta webgunearen ingurunea ezagutuko dugu. Gainera, bilaketako konfiguraziora sartzen ikasiko dugu.
Google Maps erabiltzea
Mapa motak eta xehetasunak ezagutuko ditugu gai honetan. Zooma erabiltzen eta gure kokapena zentratzen ikasiko dugu, eta Street Viewek nola funtzionatzen ikusiko dugu, kaleetatik paseatzeko. Tokiak eta helbideak bilatzen eta eskaintzen dituzten aukerak ikusten ikasiko dugu. Bestalde, kokapenen arteko distantzia kalkulatzen eta eskaintzen dizkiguten garraiobide ugariak topatzen ikasiko dugu.
Beste funtzio batzuk
Gai honekin lotuta, konexiorik ez dugunean Google Maps zerbitzua nola erabil dezakegun ikusiko dugu. Ibilbide bat beste pertsona batzuekin nola parteka dezakegun ikusiko dugu (aplikazioren baten bidez edo posta elektronikoz). Gainera, aparkalekuaren kokapena gordetzen ikasi eta gero nola aurki dezakegun ikusiko dugu.

Aztertutako gaitasun digitalak

Estekak eta dokumentazioa

Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu
  • 'Aisia eta entretenimendua' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Aisia eta entretenimendua
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC eta Gailu mugikorrak
  • Gaitasun digitalen maila

    Erdikoa B1
    Erdikoa B2
  • Edukiaren eguneratze-data

    2024/10/01
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU logoa
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren logoa
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa

Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.