Ikanos proiektuak, Eusko Jaurlaritzak babestua eta Agenda Digitala 2015aren esparruan garatua, Informazioaren eta Jakintzaren Gizartea bultzatu nahi du euskal herritarren artean.

Ikanos proiektuaren logoa

Ikanosen helburua da gaitasun digitalak zer diren eta nola eskura daitezkeen ezagutaraztea, partekatzea eta zeregin horretan laguntzea. Horregatik, KZgunean bat egiten dugu helburu honekin, eta IKTei buruzko informazioa ematen dugu, zerbitzu digital aurreratuak erabiltzeko gai den gizarte bat garatzeko, zerbitzu horiek erabiltzeak pertsonen bizi-kalitatea eta ongizate kolektiboa hobetzea baitakar.

Jakizu zer maila duzun gaitasun digitaletan

Ikanosek autodiagnostikoa egiteko testa eskaintzen dizu, gaitasun digitalei dagokionez zer profil duzun jakin dezazun. Behin galdetegia amaituta, txosten bat jasoko duzu aholku pertsonalizatuekin eta azken notekin, zertan duzun maila ona eta non daukazun hobetu beharra jakin dezazun eten digitalarekin erabat bukatzeko.

Egin testa hemen