Erreklamazioak. Kexak. Iradokizunak. Informazioa.
Komunikazio-kanal bat jartzen dugu zure eskura, sakon eta garaiz izan dezagun zerbitzuaren akatsen berri, gure erabiltzaileen nahiak betetzen ez dituzten prozeduren berri, eta, azken batean, edozein kexa, informazio-eskaera edo hobekuntza-proposamenen berri.
ERREKLAMAZIOA
Zure iritziz, ez dugu bete zerbitzuarekin lotutako alderdiren bat? Bidal iezaguzu zure erreklamazioa, eta konponbidea jarriko dugu, hala behar bada. Modu pertsonalizatuan erantzungo dizugu, gehienez ere 20 laneguneko epean.
KEXA
Ez zara gustura geratu zerbitzuarekin lotutako alderdiren batekin? Bidali zure kexa KZgunea hobetu ahal izateko. Modu pertsonalizatuan erantzungo dizugu, gehienez ere 20 laneguneko epean.
IRADOKIZUNA
Zerbitzua hobetzen lagundu nahi diguzu? Bidali zure iradokizunak; aztertuko ditugu, eta, bideragarriak badira, aurrera eramango ditugu.
INFORMAZIO-ESKAERA
Zalantzaren bat duzu edo laguntza behar duzu? Zerbitzuarekin lotutako kontuekin lagundu eta zalantzak argitu ahal diezazkizugun, begira ezazu ea zalantza horiek gure ohiko galderen artean dauden, edo bidal iezazkiguzu informazio-eskaerak.
ONLINE PARTE HARTU
Formulario bat duzu gure web-orrian, eta, hura baliatuz, zure erreklamazioa, kexa, iradokizuna edo informazio-eskaera bidal dezakezu.
Formularioan sartuAURREZ AURRE PARTE HARTU
Erreklamazio, kexa, iradokizun edo informazio-eskaera orria eskatzeko aukera duzu egunean gutxienez 4 orduz irekita egoten den edozein zentrotan, betiere langilea unea horretan libre baldin badago.
Zentroak bilatuEtengabeko hobekuntza
Zuen laguntzari esker eta gure proiektua hobetzeko xedez, 2024an zuen eskaerak erantzuteko lanean ari gara.