Egin klik eta aldatu txipa
Aurkitu txipa aldatzeko hainbat modu: aurrez aurreko eta urruneko ikastaroak, aurrez aurreko eta zuzeneko hitzaldiak, bideokonferentziak... eta gehiago! Sar zaitez teknologien munduan!
Beti nahi izan duzu zerbait berria ikasi, baina ez zenekien nondik hasi? Ez kezkatu!
Zure esperientzia maila edo helburuak edozein direla ere, KZgunean zuretzat diseinatutako ikastaro aukera zabala aurkituko duzu. Oinarrizko nozioetatik hasi eta gai espezializatuagoetaraino: diseinu grafikoa, ofimatika, produktibitatea, marketin digitala, administrazioekiko izapidetze elektronikoak eta askoz gehiago.
Eman izena gaur bertan eta hasi ezagutzaren mundu liluragarria esploratzen!
Aurrez aurreko formakuntza
Jaso ezazu aurrez aurreko formakuntza gure zentroetako batean, gure hezitzaileekin, ariketa praktikoen bidez.
Urruneko formakuntza
Forma zaitez etxean, gure hezitzaileen laguntzarekin; 24 orduan eskura izango duzu gure formakuntza-plataforma.
Bideokonferentzia bidezko formakuntza
Treba zaitez bideokonferentzia bidez konektatuta edonondik.
Aurrez aurreko hitzaldiak
Murgil zaitez IKT eta teknologia berrien munduan, gure aurrez aurreko hitzaldien bitartez KZguneko hezitzaileen eskutik.
Zuzeneko hitzaldiak
Informa zaitez gure Youtubeko kanalean, IKTekin lotutako gaiei buruz, gure hezitzaileek emandako hedapen-saioen bidez.
Tutoretzak
Argitu zure zalantza teknologikoak hezitzaileekin. Aurrez, zehaztu eguna eta ordua zure zentroan; hori baino ez duzu egin beharko
Informazio gehiago nahi izanez gero...
Ikastaro guztiak ikusteko, kontsultatu gure formakuntza-eskaintza.
Ikastaro guztiak ikusiZure kontsulta egiteko telefonoa:
945 062 555
Gure arreta ordutegia:
09:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 20:00etara da, astelehenetik ostiralera.
Eman play-ari eta aldatu txipa
Teknologiak zure bizitza hobetzen du!
Ikusi zure mundua nola eraldatzen den KZgunearekin klik egitea erabakitzen duzunean. Asko duzu deskubritzeko!
Europako gizarte digitalarekiko konpromisoa
KZguneak lan plan bat garatu du Herritarren Gaitasun Digitaletarako Europako Erreferentzia Esparruaren barruan (DigComp). Esparru honek, herritar guztiek teknologietan modu seguruan, kritikoan eta sortzailean aurrera egiteko beharrezko gaitasunak eskuratzea bilatzen du.
Europar Batasunak finantzatutako proiektua, 19. osagaiaren ("Digital Skills" Gaitasun Digitalen Plan Nazionala), 1. inbertsioaren (Zeharkako Gaitasun Digitalak), Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.