Zer da cookie bat?

Cookie bat webgune bat bisitatzen duzunean zure ordenagailuak gordetzen duen fitxategi bat da. Webgune gehienek erabiltzen dituzte eta orokorrean ez dira kaltegarriak. Webgune hori beranduago bisitatzen duzunean edota beste orri bat bisitatzen duzunean, webgune horretara bidaltzen da cookie-aren kopia bat.

Cookie-ak Informazioa biltzeko balia daitezke eta erabilpen asko izan ditzakete. Normalean bisitatzen diren orrialdeen jarraipena egiteko, detaileak edo webguneko ezarpenak gogorarazteko edota zure kontuarekin logeatuta mantentzeko erabiltzen dira.

Hurrengo webguneetan cookie-en inguruko informazio gehiago aurki dezakezu:

Noiz sortzen dira cookie-ak?

Normalean orri berri bat kargatzen denean idazten dira datuak cookie-etan, adibidez galdetegi bateko bidali botoiari eman ostean, datuak prozesatzen dituen orriak cookie batetan bilduko ditu. Erabiltzaileak cookie-ak desgaitzea aukeratu badu, gordetze operazioa bertan behera geratuko da eta ondorioz lekurako sarbideek, cookie-en erabilpena egiten zutenek, berriro galdetuko diote erabiltzaileari cookie-etatik (edo lehenetsirik egon den aurretiko akzio batetik) lortuko lukeen informazioaren inguruan.

Zergatik erabiltzen dira cookie-ak?

Cookie-ak webgune bateko sesio batetik beste batera informazioa gordetzeko modu egoki bat dira. Hortaz gain, erlazionaturiko webguneen arteko informazioa ere gorde dezakete, zerbitzari batetan gordetzeko beharrik izan gabe. Cookie-ak erabili gabe informazioa zerbitzari batetan gordetzeak ere arazoak ekar ditzake, zaila izango litzatekeelako erabiltzaile zehatz baten informazioa berreskuratzea webgunea bisitatzen duen bakoitzean identifikatzera behartu gabe.

Gorde beharreko informazioa oso zabala bada, soilik erabiltzailea identifikatzen duen cookie-a erabil daiteke eta bestelako informazio guztia datu baseen zerbitzari batetan gorde. Adibidez, erabiltzaile batek webgune bat lehendabizikoz bisitatzen duenean, cookie batetan gorde daiteke bere erabiltzaile izena eta beste informazio guztia (sarbide klabeak, izena, posta-helbidea, letraren tamaina etab…) datu base batetan gordeko litzake, erabiltzailearen izena klabe bezala gordez. Erabiltzaileak webgunea berriro bisitatzen duenean, zerbitzariak cookie-a irakurriko du, erabiltzaile izena jasoz. Honekin datu basera joango da informazioaren bila, erabiltzaileak bere datu guztiak emateko beharrik izan gabe.

Zer cookie dago eta zertarako erabili?

KZgunearen funtzionamendurako beharrezko cookie-ak
Cookie Izena Helburua
KZgunea ataria Apache Informazio lanak egiteko Web Zerbitzariak erabiltzen duen cookie-a.
KZgunea ataria COOKIE_SUPPORT Cookie honek egiaztatzen du nabigatzailean cookieak jarrita dauden.
KZgunea ataria GUEST_LANGUAGE_ID Cookie hau erabiltzen da erabiltzailearen hizkuntza lehentasunak gogorarazteko.
KZgunea ataria JSESSIONID Cookie hau irekitako sesioaren identifikazioa egiteko erabiltzen da; KZgunearen atariaren eta nabigatzailearen artean.
Hortaz gain, atariak bestelako ezarpenak gogoraraztea ere baimentzen du; hala nola sesioaren hasiera gune pertsonalaren esparruan.
KZgunea ataria LFR_SESSION_STATE_20158 Cookie honek saioaren egoera erregistratzen du, gunearen funtzionamendua bermatzeko.
KZgunea ataria kz_cookie_notice_policy Gure cookien politikari buruzko mezu informatiboa erakutsi den gogorarazteko erabiltzen den cookie-a da hau.
Google Analytics-en Cookieak
Cookie Izena Helburua Informazio gehiago
Google Analytics _ga Erabiltzaile bat identifikatu eta bereizteko erabiltzen da. Bezeroaren identifikatzaile bakarra gordetzen du, ausaz sortu ostean. Erabiltzaileen interakzioak kalkulatzeko erabiltzen da (bisitak, erabiltzaileen datuak, saioak eta kanpainak), eskaintzen dituzten zerbitzuak optimizatzeko asmoz. https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usage?hl=es
Google Analytics _gid Erabiltzaile bera egun bakar batean identifikatzeko erabiltzen da. https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usage?hl=es
Google Analytics _gat Saioan sortutako jarraipen-objektuak bereizteko erabiltzen da. Cookiea eguneratu egiten da Google Analyticsera datuak bidaltzen dituen bakoitzean. https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usage?hl=es

 

Aurreko taulan agertzen ez den cookie bat identifikatzen badut

Gure webguneak edukien kudeaketarako sistema bat eta hirugarren batzuk sorturiko plug-inak erabiltzen ditu. Plugin hauek batzuetan atzeman ezin daitezkeen cookie-ak erabiltzen dituzte; batez ere, kudeatzailearen eguneratze baten ondoren. Goiko taulan aipatu ez dugun cookie bat aurkitzen baldin baduzu, edota hauen inguruko galderaren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, mesedez. Webgunearen funtzionamendu egokirako ezinbestekoak diren cookie batzuk nabigatzailearen konfigurazioa aldatuta baino ezin dira blokeatu.

Nola desgaitu edo blokeatu ditzaket cookie-ak?

Zure nabigatzailearen laguntza erabil dezakezu cookie-ak desgaitu edo blokeatzeko.