Formakuntza-modalitate honen bidez, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien arloan treba zaitezke, bideokonferentzia-aplikazio baten bidez konektatuta edonondik eta gure hezitzaileen laguntzarekin, zure ezagutza teknologikoan aurrera egin ahal dezazun.

Bideokonferentzia bidezko formakuntzaren ezaugarriak

  •  Zuzeneko formakuntza bideokonferentziaren bidez.
  •  Gure Hezitzaileek emandako ikastaroak.
  •  Pertsona-talde txikiz osatuak.
  •  Ikastaroen katalogo zabala.

Edukia klik bakarrean

Ikastaro horietara joaten diren erabiltzaileek eskuragarri izango dute formakuntzan emandako eduki guztia, gure formakuntza-plataforman. Eguneko 24 orduetan sartzeko aukera izango dute, etxetik kontsulta eroso egiteko.

Formakuntza teoriko-praktikoa

KZgunean, badakigu teoriak praktika ere behar duela eskuratutako ezagutzak finkatuko badira, eta, horregatik, ikastaroek zenbait ariketa praktiko izaten dituzte, formakuntza aurrera joan ahala egiteko.

Non?

Bideokonferentzia bidezko gure ikastaroekin, ez zara lanerako leku zehatzen mende egongo: Sartzeko esteka bat bidaliko dizugu eta aski duzu PC edo Smartphone/tableta bat eta interneterako konexioa.

Zalantzarik?

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.

Ziurtagiria

Behin ikastaroa behar bezala eginda, bertaratze-ziurtagiri bat emango zaizu KZgunearen zure gune pertsonalean.

Teknologia berrietan trebatu nahi duzu, gure hezitzaileen laguntzarekin, baina KZgune batera joan beharrik gabe?

Kontsultatu bideokonferentzia bidezko gure ikastaro guztiak