BakQ
Identifikazio elektronikoko bitartekoa.
Zer da BakQ
BakQ identifikazio elektronikoko bitarteko bat da; aukera ematen du euskal administrazioen zerbitzuetan kontsulta eta izapideak online egiteko.
Hauek osatzen dute BakQ:
- Identifikadore bat, erabiltzailearen NANarekin/AIZarekin bat datorrena.
- Pasahitza.
- 16 kokagunetako koordenatu-jokoa, 2021eko otsailaren 2a baino lehen eskatu bazen edo SMS bidez telefono mugikorrera bidalitako kode bat.
- Sinatzeko ziurtagiri kualifikatua.
Nola lortu zure BakQ
KZguneak BakQ izapidetzea ere badu bere zerbitzu guztien artean.
BakQ egiteko, edozein KZgunetara jo behar duzu aurrez aurre (hezitzaileen prestasuna bermatzeko, garrantzitsua da aldez aurretik hitzordua eskatzea webgunearen bitartez edo joan nahi den KZgunea zentrora deituz), eta agiri hauek bete eta aurkeztu.
Identifikazio-agiri bat aurkeztea: NAN/AIZ/pasaportea
16 urtetik gorakoa izatea
Posta elektroniko kontu aktibo bat edukitzea
Telefono mugikorra edukitzea
Behin BakQ izapidetuta, mezu elektroniko bat jasoko duzu, aktibatzeko argibideekin, eta SMS bat pasahitzarekin. Behin prozesu hori amaituta, telematikoki erlazionatu ahal izango duzu administrazioekin.