Aurrez aurreko formakuntza
Aurrez aurreko formakuntza bitarteko aproposa da teknologia berriekin lehen kontaktua izateko edo dagoeneko ezagutzen ditugun kontzeptuak geureganatzeko.
KZgunean badakigu oso azkar doazela aurrera IKTak, eta teknologia disruptibo hauek agertzeak egokitu beharra dakarrela. Horregatik, KZgunearen izateko arrazoia da, hain zuzen, herritarrei formakuntza ematea bilakaera teknologiko horri aurre egiteko gai izan dadin eta arrakala digitalaren biktima izan ez dadin.
Aurrez aurreko formakuntzaren ezaugarriak
- Zure KZgunea zentroan.
- Hezitzaileak zure eskura.
- Ikastaroen katalogo zabala.
- Esperientzian oinarritutako metodologia.
- Zure premietara egokitua.
Edukia klik bakarrean
Ikastaro horietara joaten diren erabiltzaileek eskuragarri izango dute formakuntzan emandako eduki guztia, gure formakuntza-plataforman. Eguneko 24 orduetan sartzeko aukera izango dute, etxetik kontsulta eroso egiteko.
Formakuntza teoriko-praktikoa
KZgunean, badakigu teoriak praktika ere behar duela eskuratutako ezagutzak finkatuko badira, eta, horregatik, gehien eskatzen diren ikastaroek zenbait ariketa praktiko izaten dituzte, formakuntza aurrera joan ahala egiteko.
Zalantzarik?
Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.
Ziurtagiria
Behin ikastaroa behar bezala eginda, bertaratze-ziurtagiri bat emango zaizu KZgunearen zure gune pertsonalean.
Ez dugu nahi teknologia berrietan atzera geratzerik, eta zure bidelagun izan nahi dugu. Ikasi ordenagailua eta Smartphonea erabiltzen, zure lagun eta senitartekoekin komunikatzen... Hori eta askoz gehiago, gertuen daukazun KZgunean.
Kontsultatu aurrez aurreko gure ikastaro guztiak