Vuelta a la rutina con KZgunea
Presta zaitez errutinara itzultzeko KZgunearekin
Bai lanera itzultzea, bai kirola egitera itzultzera, bai klasera itzultzea izan, KZguneak hobeto antzolatzen eta helburu horiek betetzen lagun diezazuke.
Urteko azken hiruhilekoan, bakoitzak helburu berriak ezartzen ditu, lehenik zituenak berreskuratzen ditu edo errutinan erosotasuna bilatzen du, profesionalki eta pertsonalki garatu ahal izateko. KZgunearen formazioak aliatu handiak izan daitezke helburu horiek betetzeko orduan.
Arlo profesionalean ezagutza berriak lortu nahi badituzu, LibreOfficeko tresnak oso erabilgarriak suerta daitezke bai testu-dokumentuak sortzeko, bai kalkulu-orriak eta aurkezpenak egiteko. KZguneko ‘Erreminta ofimatikoak – LibreOffice' ikastaroarekin, behar duzun guztia 20 ordutan ikasiko duzu. Nahiago baduzu, LibreOfficeko tresna bakoitzaren berariazko ikastaroetan ere izena eman dezakezu. Era berean, ‘programa informatiko onenak deskargatu’ ditzakezu modu seguruan Softonic-etik, zure beharretara egokituta. Aldiz, zure marka pertsonala eta online presentzia hobetu nahi badituzu, ezin dituzu ‘Marla pertsonala eta LinkedIn’ eta ‘Wordpress. Zure webgunea sortu’ ikastaroak galdu.
Bestalde hezkuntzaren esparruan bazaude, eskola-mailan edo hizkuntza-mailan, funtsezkoa da denbora ondo antolatzea. Alde horretatik, Googlek APP oso erabilgarriak eskaintzen ditu: alde batetik, Google Calendar existitzen da, eta bertatik ikasi behar duzun guztia aurki dezakezu ‘Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu’ ikastaroan; bestalde, Gmail dago mezuak jaso eta sailkatzeko, Drive dokumentuak gordetzeko zauden lekuan zaudela, Maps leku interesgarriak markatzeko eta Youtube edukia igotzeko edo edozein zalantza kontsultatzeko. Azken APP horiek ‘Kudeatu zaitez Google aplikazioekin’ aurrez aurreko ikastaroan ezagutu ditzakezu. Era berean, ‘antolatzeko eta ikasteko APP’ gehiago ezagutzeko, KZgunearen bloga bisita dezakezu.
Aldiz, ariketa fisikoa zure bizitzaren parte bada, ezinbestekoa da Wikiloc ezagutzea zure aire zabaleko ibilbideak planifikatu eta gordetzeko, eta GoogleFit zure helburuak lortzen laguntzeko. Oraindik ez badituzu APPak ezagutzen, izena eman aurrez aurreko ikastaroan: ‘Aktibo mantendu Google Fit eta Wikiloc-ekin'.
Hauek dira KZguneak eskaintzen dituen formazioetako batzuk zure egunerokoa hobetzeko tresna eta APPen bidez; guztiak kontsultatzeko eta gehien egokitzen zaizun ikastaro, hitzaldi edo bideokonferentzia bat aukeratzeko, bisitatu KZgunearen webgunea.