Traslado KZgunea Elgoibar
KZgunea Elgoibarrek Aita Agirre plazan ireki ditu ateak
KZgunea Elgoibarrek Aita Agirre kaleko 3. zenbakian kokatutako eraikin ireki berrira lekualdatu ditu bere instalazioak.
Elgoibarko KZgunea inauguratu berri den Aita Agirre eraikinera eraman dute, 2. solairuan, izen bereko kaleko 3. zenbakian kokatua. KZguneak bere zerbitzuak eskaintzen ditu ireki den egunetik bertatik, IKTen ezagutza euskal herritarrengan zabaltzeko asmoarekin jarraituz.
Aita Agirre plaza 3, 2. solairua Telefonoa: 943023640 e-mail: tutor.elgoibar@kzgunea.net
10 ordenagailu daude erabiltzaileen eskura: horietako 6 prestakuntzarako eta gainerako 4 nabigaziorako. Era berean, zentroak inprimagailu bat dauka behar dutenentzat (gehienez 5 inprimaketa eguneko/erabiltzaile), bai eta proiektore eta telebista ere, KZgunearen ikastaroetan erabiltzen diren formakuntza plataformako edukiak eta beste web baliabide batzuk ikusteko. KZguneak, azkenik, WiFi konexioa errazten du, Smartphonera eta Tabletera bideratutako ikastaroak behar bezala betetzeko.
Elgoibar KZgunea zentroaren ordutegia gune berri honetan berdina izango da, hau da, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera. Bestalde, harremanetarako telefono-zenbakia 943023640 da, eta erabiltzaileek dei dezakete zentroari berari buruzko informazioa, eskainitako ikastaroak eta abar eskuratzeko.