Atzealdea

TIC en tu día a día

Komunikazioa, irudia eta bideoa, zibersegurtasuna, IA... KZguneak hainbat formakuntza eskaintzen ditu, zure egunerokoan erabil ditzakezun tresnak ezagutzen laguntzeko.

Zure denbora hobeto antolatzen, bidaiez gehiago gozatzen eta gehien axola zaizkizun pertsonekin harremanetan mantentzen lagun diezazuketen hainbat tresna digital daude. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) gure eguneroko jarduera askoren parte dira, eta haien aukerak ezagutzeak zure egunerokoa erosoagoa, praktikoagoa eta seguruagoa izan dadin lagun dezake.

Bidaia bat egiteko asmoa duzu? Google Maps bezalako tresnekin ibilbideak planifika ditzakezu, interesguneak aurkitu edo joan-etorrietan informazio erabilgarria kontsultatu. KZgunean aplikazio hau erabiltzen ikasi dezakezu "Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu" ikastaroaren bidez, haren funtzionalitate guztiak aprobetxatzeko pentsatuta dagoena.

Udak, gainera, ehunka argazki uzten ditu gure telefono mugikorrean. Horiek antolatzen eta zure gailuan lekurik hartu gabe gordetzen ikasi nahi baduzu, "Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak" edo "Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia" bezalako ikastaroek zure oroitzapen digitalak modu errazean kudeatzen lagunduko dizute.

Senide eta lagunekin harremanetan egotea errazagoa da mezularitza eta komunikaziorako aplikazioei esker. KZgunean “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean” edo “Ikasi Telegram bidez komunikatzen” bezalako formakuntzak aurkituko dituzu. Horien bidez, tresna horiek hobeto ezagutu eta autonomia handiagoz erabiltzen ikasi ahal izango duzu.

Gainera, adimen artifizialak zalantzak argitzen, jarduerak planifikatzen edo edukiak sortzen nola lagun diezazukeen ezagutu nahi baduzu, "Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak" ikastaroarekin has zaitezke.

Zure online segurtasunak kezkatzen bazaitu eta akatsen bat egin eta arazoren batean sartzeko beldurrez zenbait funtzio erabiltzeko gai sentitzen ez bazara, zibersegurtasunarekin, Internet bidezko erosketak modu seguruan egitearekin edo zure pribatutasuna babestearekin lotutako ikastaroetan trebatu zaitezke. Izan ere, IKTak aprobetxatzea ez da tresna berriak ezagutzea bakarrik, baizik eta horiek modu arduratsuan eta seguruan erabiltzea ere.

Kontsultatu KZgunearen formakuntza-eskaintza eta aurkitu zure beharretara hobekien egokitzen den ikastaroa. Uda hau une aproposa izan daiteke gaitasun digital berriak eskuratzeko eta teknologiak zure egunerokoan nola lagun zaitzakeen ezagutzeko.