Stand informativo KZgunea
KZguneak informazio-stand bidez sustatzen du zerbitzua merkataritza-guneetan
Urriaren 31tik azaroaren 29ra, KZguneak stand bat du Gasteizko El Boulevard merkataritza-gunean.
KZguneak IKTetan dituen formakuntza- eta aholkularitza-zerbitzuak ezagutarazten jarraitzen du, herritarrek jakin dezaten doako zerbitzu publiko bat dutela, teknologien ikaskuntza-prozesuan lagundu, aholkatu eta laguntzeko.
Lan hori egiteko, oraingoan zentroen sarea Gasteizko Boulevard merkataritza-gunera joan da. Azaroan, KZguneak informazio-stand bat izango du, eta bertan pertsona batek zerbitzuari buruzko informazio guztia eskainiko du eta ikastaroetan alta eta izen-emateak egingo dizkie nahi duten pertsonei. Lan horiek astelehenetik ostiralera egingo dira, 10:30etik 14:30era eta 15:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan 10:30etik 15:00etara eta 15:30etik 20:00etara.
Gainera, 2026ko lehen hiruhilekoan, informazio-standak jarriko dira Bilboko Zubiarte merkataritza-gunean eta Donostiako Garbera merkataritza-gunean.
Zerbitzua ezagutzera emateko ekintza hori bera 2024an egin zen eta interes handia piztu zuen herritarren artean. Jende asko hurbildu zen standetara KZguneari buruzko informazioa jasotzera eta zerbitzuan alta ematera.
KZguneak 232 zentro ditu Euskal Autonomia Erkidego osoan, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei buruzko formakuntza eta aholkuak emateko. Pertsonen beharretara egokitzeko 5 formakuntza-modalitate eskaintzen ditu, eta tutoretzen bidezko aholkularitza-zerbitzu bat, pertsonei gaitasun digitaletan gaitzeko bidean laguntzeko.
KZguneak gaitasun digitalei buruzko formakuntza zentroen sare bat eskaintzeko konpromisoari eusten dio, Euskal Autonomia Erkidego osoan banatuta. Horietan, pertsonek IKTetan dituzten trebetasunak hobetu ditzakete, aholkularitza pertsonalizatua jaso eta lineako kudeaketak egiten ikas dezakete. Teknologiekin zerikusia duen edozein zalantza edo premia duzula ere, KZguneko hezitzaileak zure esanetara egongo dira laguntzeko.