Servicios demandados 2024
KZguneak bere formakuntza-jardueraren eskaria handitu du 2024an
KZgunearen formaturik ezagunena, aurrez aurrekoa, 1.600 ikastarotan hazi da 2024an, eta guztira 6.795 aurrez aurreko ikastaro eman dira.
KZguneak formakuntza-katalogo zabala du, erabiltzaileen beharretara egokitzeko. 110 ikastaro baino gehiago daude eskuragarri, eta erabiltzaileek 12 formakuntza-kategorien artean aukera dezakete, bai aurrez aurre, bai urrunetik. Guztira, KZguneak 63.333 pertsona aktibo ditu 2024an.
Aurrez aurreko formakuntza da 2024ko ekitaldian hazkunde handiena izan duen zerbitzua. Guztira, 6.795 aurrez aurreko ikastaro eman dira, 2023an baino 1.600 inguru gehiago, eta guztira 58.458 ordu eman dira. Gehien eskatu diren aurrez aurreko ikastaroen kategoriak honako hauek izan dira: irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, eta ofimatika. 2024an 34.453 pertsona prestatu dira aurrez aurreko formakuntzan, hau da, 2023an baino 8.000 gehiago.
Bestalde, urruneko formakuntzak erabiltzaileek erabiltzen duten baliabidea izaten jarraitzen du. Urruneko ikastaroei dagokienez, 4.714 pertsonak ofimatika, produktibitatea, programazioa, garapena eta segurtasuna bezalako gaietan formakuntza jaso dute. Bideokonferentzia bidezko formakuntzak, berriz, 152 ikastaro ditu 2024an, eta 900 pertsonak eman dute izena, 2023an baino ia 130 gehiagok.
KZgunearen hitzaldiak, aurrez aurreko zein urruneko formatuan, teknologiei buruz denbora gutxian, modu atsegin eta errazean, ikasi ahal izateko zerbitzua dira. 2024an, aurrez aurreko 38 hitzaldi eta zuzeneko 80 hitzaldi eman dira. Zuzeneko hitzaldi guztiak Youtubeko @KZguneaTIC kanalean daude.
Gainera, KZguneak tutoretza-zerbitzu bat du erabiltzaileei aholkularitza pertsonalizatua emateko. Zerbitzu horrek 19.040 saio izan ditu 2024an, 2023an baino ia 5.000 tutoretza gehiago. Horrek agerian uzten du pertsonek KZgunean aurkitzen dutela zalantzak argitzeko eta gaitasun digitalak eskuratzeko bidean aurrera egiteko leku bat.
Urtero, KZguneak bere zerbitzuetan ahalik eta kalitate onena eskaintzen ahalegintzen da. Formakuntzetan zein aholkularitza-zerbitzuan, KZguneak pertsona guztiek teknologietan ikasteko leku hurbil, irisgarri eta eraginkor bat izatea bilatzen du. KZgunearen eta erabiltzaileen arteko elkarrekiko konpromiso horren erakusgarri dira 5 formakuntza-modalitateetan eta tutoretzetan ematen diren ia 70.000 orduak.