Atzealdea

Resultados recogida móviles

KZguneak eta ALBOANek "Mugikorrak Lurraren Alde" herritarrak sentsibilizatzeko kanpainan parte hartu zuten berriro joan den neguan, herritarrek beren mugikor zaharra KZguneetako postontzietan utz zezaten.

Abenduaren 9tik urtarrilaren 31ra aktibo egon zen Gabonetako ekimen hau arrakastaz amaitu da, zentroetako postontzietan 50 bat gailu bildu baitira. Erabiltzen ez diren mugikor gehienak Getxo: Algorta KZgunean utzi dira: 15 telefono guztira.

Hala, kanpaina honen bidez, tresna elektronikoak berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatu da, eta kontsumo arduratsua eta ingurumena zaintzea sustatu da. Gainera, bildutako mugikorrak birziklatzearen ondorioz sortutako onura ekonomikoak baliabide naturalen gehiegizko ustiapenaren eraginpeko herrialdeetan errefuxiatuei eta desplazatuei laguntzeko proiektuetara bideratuko ditu ALBOANek.

Mugikorrak Lurraren Alde

2016. urteaz geroztik, KZguneak eta ALBOANek ’Mugikorrak Lurraren Alde' ekimenean parte hartzen dute. Herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina bat da, eta baliabide naturalen kontrolaren ondoriozko gatazkek Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Kolonbian eragiten dituzten ondorio bortitzak ezagutaraztea du helburu nagusi.