Atzealdea

Resultados asistencia distancia

KZguneak martxoan martxan jarri zuen urrutiko laguntza-zerbitzuak harrera ona izan du euskal herritarrengan.

Aipatutako zerbitzuak 500 dei baino gehiago jaso ditu, eta kontsulta ohikoenak Lanbideren zerbitzuei (Darde, DSBE), KZgunearen informazioari (aurrez aurreko ikastaroak, online) eta ziurtagiri digitalei (BakQ, NAN elektronikoa) buruzkoak dira.

Hala ere, IKTei buruz hainbat kontsulta egin dira: gailu elektronikoen funtzionamenduari (smartphonea, tablet) eta Google zerbitzuei buruzkoak (Calendar, Gmail), baita bideo-dei aplikazioei (Skype, WhatsApp) eta hezkuntza-aplikazioei (Classroom, Drive, posta elektronikoa…) buruzkoak, IT Txartela, ofimatika eta online erosketei buruzko kontsultak barne. Hala, interes edo gabezia teknologikoak askotarikoak direla ikus dezakegu, eta tratu zuzena eta pertsonalizatua behar da, erabiltzailearen profilaren arabera.

Zerbitzu horrek martxan jarraituko du KZgunearen zerbitzuak berrezarri arte. Horregatik, zalantza teknologikoak argitu nahi dituen pertsona orok telefonoz edo posta elektronikoz erabil dezake gure urrutiko laguntza-zerbitzua. Informazio guztia hemen.

KZgunearen beste zerbitzu batzuk

KZgunean ere lanean ari gara euskal herritarrak formatzen jarraitzeko. Horregatik, maiatzean ohi baino urrutiko ikastaro gehiago planifikatu dira.

Maiatzean planifikatutako urrutiko ikastaroak honako hauek dira:

Gainera, KZguneak, online zerbitzuetarantz bilakatzeko ahaleginean, 2 eredu berri jarri ditu martxan:

Zuzeneko hitzaldi batzuk egingo dira Youtubeko kanalaren bidez eta, azkenik, bideokonferentzia bidezko zuzeneko formakuntza-modalitate berri bat prestatzeko asmoa ere badugu. Formakuntza horiek 2 orduko 2 saiotan banatuko dira, eta talde txikiekin egingo dira, eskaera egin ondoren.

Informazio hori datozen egunetan zabalduko da.