Atzealdea

Reapertura septiembre 2021

Abuztuan bere zerbitzuak eten ostean, KZguneak ateak zabaldu ditu berriro. Ikastaroak, tramitazioak, tutoretzak. Zer behar duzu?

Urtero bezala, KZguneak ateak irekiko ditu berriro euskal herritar guztientzat, abuztuan zerbitzuak aldi baterako eten ondoren. Hala, irailaren 1etik aurrera, interesdunek KZgunearen zerbitzu guztiak baliatu ahal izango dituzte.

Alde batetik, KZguneak ematen dituen zerbitzu presentzialetarako aurretiko hitzordua eskatzen jarraituko du: tramitazioak, nabigazioa eta aurrez aurreko tutoretzak. Eskatu hemen hitzordua. Hala ere, gogorarazi nahi dugu aurrez aurreko ikastaroetarako izen-ematea beste bide batetik egiten dela: webguneko 'Hurrengo ikastaroak' erlaitzetik.

Bestalde, irailean hasiko dira bideokonferentzia bidezko ikastaroak, urruneko ikastaroak eta zuzeneko hitzaldiak YouTube bidez.

Azkenik, KZgunetik lanean jarraitzen dugu EAEko udalekin batera COVID-19ren ondorioz itxita jarraitzen duten zentroak berriro irekitzeko. Ateak berriro ireki dituen azken KZgunea Gernika-Lumo KZgunea izan da, Iparragirre kaleko 5. zenbakian, beheko solairuan (autobus-geltokia). Harremanetarako telefonoa 944 033 358 da eta helbide elektronikoa: tutor.gernika@kzgunea.net.