Atzealdea

Primeros meses 2021

KZguneak 33.000 formakuntza-ordu baino gehiago planifikatu ditu aurrez aurreko, urruneko eta bideokonferentzia bidezko modalitateetan urteko lehen 7 hilabeteetan.

KZguneak euskal herritarren alfabetatze digitala lantzen jarraitzen du, bere formakuntza-eskaintzan eskainitako ikastaroen bidez. Horrela, eta 'normaltasun berrira' itzulita, aurtengo lehen zazpi hilabeteetan, 33.000 formakuntza-ordu baino gehiago planifikatu dira, erabiltzaileei teknologia berriei aurre egiteko aukera emateko.

Horrela, KZguneak hainbat formakuntza-modalitate eskaintzen ditu, pertsona bakoitzaren beharrizan teknologikoetara eta eskuragarritasunera egokituta.

Alde batetik, aurrez aurreko modalitateak lider izaten jarraitzen du, 29.800 ordu baino gehiago planifikatu baitira KZguneetan. Urruneko formakuntzak, berriz, 1.632 ordu aurreikusi ditu 2021eko urtarriletik uztailera. Bideokonferentzia bidezko formakuntzaren kasuan, 2021eko lehen zazpi hilabeteetan 1.624 ordu planifikatu dira. Era berean, ezin ditugu ahaztu KZguneko Youtubeko kanaletik zuzenean ematen diren hitzaldiak, non astearte eta ostegunero IKT gairen bati buruzko 30 minutuko hitzaldia ematen den zuzenean.

Abuztuko etenaldiaren ondoren, KZgunean ahalegin handia egiten jarraitzen dugu lan horretan, orain arte lortutakoen antzeko emaitzei eusteko, eta, horrela, IKTen (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien) ezagutzak lortzeko interesa agertzen duten pertsona guztien eskariari erantzuteko gai izateko, eguneroko hainbat arlotan gero eta eragin handiagoa duten tresna teknologikoak erabiltzeko gai izan daitezen.