Participa día de Internet
Parte hartu Internet Egunean KZgunearekin
Dagoeneko jakingo duzuen bezala, datorren ostiralean, maiatzaren 17an, Interneten Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Egunero teknologia berriekin lanean ari garenontzat hain garrantzitsua den egun honen indarra asko hazi da azken urteetan. Esteka honetan, Euskadian aste honetan zehar egingo diren aktibitate eta eximen guztiak aurkituko dituzue. Formakuntzarako hitzaldiak, jolasak eta irritaren parte-hartzea sustatzeko jardunaldiak antolatuko dira Euskal lurraldean zehar.
KZguneak ere ospakizun honetan parte hartu nahi du, baina berritasun batzuekin. Izan ere, gure aktiborik garrantzitsuena denaren laguntza eskatuko baitugu; erabiltzaile zareten zuena, alegia. Egun handi honetan gertatzen den guztia azaltzeko, lehiaketa bat prestatu dugu gure erabiltzaileentzat. Bi modutan parte hartu ahal izango duzue bertan:
- Alde batetik, gure webgunean (www.kzgunea.net) "Interneten Egunaren" inguruko logo batzuk ezkutatu ditugu. Eskatzen dizuegun bakarra da hiru logo bilatzea eta mezu bat bidaltzea 17internet@kzgunea.net helbidera zein puntutan aurkitu dituzuen azalduz.
- Parte-hartzeko bigarren modua helbide honetan klikatu eta bertan aurkituko duzuen inkesta betetzea da.
Zuen erantzunak hurrengo igandeko 00.00ak arte bidali ahal izango dituzue (maiatzak 19). Edozein galdera edo iradokizun izanez gero, ez izan zalantzarik eta idatz iezaguzue 17internet@kzgunea.net helbidera. Ahal bezain laster erantzungo dizuegu.
Sarien zozketa parte-hartzaile guztien artean egingo da maiatzaren 21ean. Sariak Euskaltelen eskutik iritsiko zaizkigu eta saridunak berehala argitaratuko ditugu gure webgune eta sare sozialetan.
Zuen erantzunen zai geratzen gara,
Zorte on!