Atzealdea

Nuevos cursos KZgunea abril

KZguneak hiru ikastaro berri sortu ditu -aurrez aurreko bi eta urruneko bat- euskal herritarren eten digitalari aurre egiten jarraitzeko.

KZgunean gure ikastaroen katalogoa zabaltzen jarraituko dugu, teknologia berriekin lotutako hainbat arlori buruz ikasten jarrai dezazun. Kasu honetan, aurrez aurreko bi ikastaro eta urruneko ikastaro bat sortu dira.

Formakuntza-eskaintzan aurrez aurreko prestakuntzaren zerrenda osatzen duten bi ikastaro berriak 'Googleren dokumentuak. Sortu zure testuak hodeian' eta 'TikTok. Ikasi sare sozial hau' dira. Lehenengoak 4 orduko iraupena du, eta Google Docs ezagutzea eta dokumentuak sortzen, editatzen eta partekatzen ikastea du helburu. 'TikTok.Ikasi sare sozial hau' ikastaroa, bestalde, gaur egun modan dagoen sare sozialaren nondik norakoak jakiteko ikastaroa da. Horrela, 2 orduko ikastaro honen bidez, erabiltzaileek TikTok nola erabili eta kudeatu jakingo dute.

Bestalde, KZguneak urruneko ikastaro berri bat ere gehitu dio formakuntza-eskaintzari. Ikastaroa, 'HTML programatzen ikasi' izenekoa, Interneteko orrialdeen funtzionamendua hobeto ulertzeko pentsatuta dago, HTML programazioan lehen urratsak emanez. Horrela, web orrien funtzionamendua sakonago ulertu nahi duten pertsona guztiek ezin dute 2 asteko iraupena duen ikastaro hau galdu.

Azkenik, gogorarazi behar da KZgunearen formakuntza-modalitate guztiak –aurrez aurreko ikastaroak, urrutikoak eta bideokonferentzia bidezkoak– doakoak direla; ikastaroan izena ematea baino ez da behar. Era berean, gogorarazi nahi dugu asteartero eta ostegunero zuzeneko hitzaldi bat eskaintzen dugula YouTubeko KZguneaTIC kanaletik, eta ez dela beharrezkoa aurrez izena ematea, Interneterako konexioa baino ez.