Atzealdea

Nuevo curso genially

‘Genially. Eduki interaktiboa sortu’ ikastaroak, KZguneko formakuntza-eskaintza zabaltzen du, ‘Irudia eta bideoa’ kategorian.

Online edukiak sortzeko interesa duten erabiltzaileek zortea dute: KZguneak ‘Genially. Eduki interaktiboa sortu’ aurrez aurreko ikastaroa sortu du. ‘Irudia eta bideoa’ kategoriako aurrez aurreko ikastaro honek 6 orduko iraupena du eta PCra bideratuta dago.

Bertan, ikastaroa burutuko duten pertsonek aurkezpen interaktibo politak sortzen ikasiko dute, oso erraz eta azkar, Genially tresnaren bidez ordenagailuetan programarik instalatu beharrik gabe.

Hasteko, ikastaroak sarrera bat du, non erabiltzaileek erregistratzen eta tresnaren erabileraren oinarrizko kontzeptuak ezagutzen ikasiko duten. Jarraian, eta kontaktu txiki bat egiteko, hezitzaileek adibide txiki bat aurkeztuko dute, bertaratutako pertsonak Geniallyko interfazearekin eta haren tresnekin ohitu daitezen. Azkenik, ariketa gidatu bat egingo da tresna horren potentziala ezagutzeko eta etorkizuneko sorkuntzetarako erraztasunez erabiltzen ikasteko.