Nueva ubicación Santurtzi
Santurtziko KZgunerako kokapen berria
Santurtzik, erabiltzaileen beharrei erantzuteko, Iparragirre etorbidera aldatu du bere kokapena, espazio zabalago eta hobeago batera.
Santurtziko KZguneak atzean utzi du Itsasalde kaleko kokapena, eta bertako lokal berrian jarraitu du zerbitzuekin, Iparragirre etorbideko 2B zenbakian. Espazio berri honi esker, erabiltzaileak erosoago sar daitezke KZgunean, eta espazio zabalagoak dituzte ikasteko, kontsultatzeko, nabigatzeko, izapideak egiteko edo BakQ kudeatzeko.
Azken egunotan aldaketak egin dira gure 12 ordenagailuetara irisgarritasuna erabatekoa izan dadin. APDISA (Santurtziko Ezinduen Elkartea) lokal berria ezagutzera joan zen, izan ere, KZgune berria gune bakar batean prestatuta dago, erabiltzaile guztientzat irisgarria, eta han izango dituzte gure zerbitzuetarako aukera guztiak.
KZguneak, herritar guztiei Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien inguruko formakuntza eta aholkularitza zerbitzua eskaintzeko ahaleginean, hezitzaileak laguntzeko gune bat du. Bertan, erabiltzaileak aldez aurretik hitzordua eskatuta joango dira edozein zalantza argitzera edo hezitzaileekin edozein kontsulta egitera.
Nabigazio eta formakuntza gelak 12 ordenagailu ditu Interneten nabigatzeko edo instalatutako programak erabiltzeko, eta proiektagailu eta pantaila bat zentruan planifikatzen diren formakuntzak egiteko. Gainera, zentroak 12 ordenagailu ditu IT Txartela probak egiteko.
Santurtziko KZgunea ohiko ordutegian irekitzen da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara goizez eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez.
Zentrora tramitazio edo kontsulta bat egitera joan aurretik, garrantzitsua da aldez aurretik hitzordua eskatzea, hezitzailearekin tartea bermatzeko. Era berean, Santurtziko KZgunean aurreikusitako formakuntzak kontsultatzera gonbidatzen zaitugu, eta zuri gehien egokitzen zaizunean izena eman ahal izateko. Zalantzarik izanez gero, zentroaren telefonoa (944 033 403) edo tutor.santurtzi@kzgunea.net helbide elektronikoa erabil daitezke. Zatoz Santurtziko KZgunera eta ezagutu gure espazio berria!