Nueva rrss Instagram
KZguneak Instagram kontua estreinatu du
KZguneak bat egiten du beste sare sozial batekin, Instagramen murgilduz, @kzguneatic kontuaren bidez.
@kzguneatic
KZguneak bat egin du egungo sare sozial ezagunenetako batekin: Instagram. @kzguneatic kontuaren bidez, KZguneak bere ikastaro berrien, teknologia berriei buruzko aholku eta trikimailuen eta bideo laburren edukiak partekatuko ditu astero.
Horrela, KZguneko Instagram komunitateko kide izan nahi baduzu, jarraitu @kzguneatic helbideari. Gainera, ez baduzu edukirik galdu nahi (argitalpenak, istorioak, IGTV, bideoak), egin klik jakinarazpen-kanpaian, Instagram plataformak KZgunearen berri eman diezazun.
Azkenik, gogoratu behar da KZgunea Twitterren, Facebooken, KZgunearen blogean eta YouTuben ere aktiboa dela. Bertan, hainbat motatako edukiak aurkituko dituzu, plataformaren arabera. Hala, Twitterren eta Facebooken teknologia berriei, aplikazioei, programei buruzko berrikuntzak dituzten eduki propioak eta hirugarrenenak aurkituko dituzu. KZblogean, berriz, IKTekin lotutako hainbat gairi buruzko informazioa jaso ahal izango duzu: teknologia berriak, berrikuntza, erosketak, osasuna... Eta YouTuben bideotutorialen zerrenda zabala izango duzu eskuragarri, baita astearte eta ostegunetan euskaraz eta gaztelaniaz ematen diren zuzeneko hitzaldiak ere.
Zeren zain zaude?