Atzealdea

Niñas en las TIC 2025

2025eko apirilaren 24an, Neskak IKTetan Nazioarteko Eguna ospatuko da, neskak eta gazteak zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematikaren arloetan ikastera ahalduntzeko eguna, genero-arrakala gainditzeko.

2010az geroztik, urtero ospatzen da Neskak IKTetan Nazioarteko Eguna, urteetan zehar agerian geratu den IKTekin lotutako lanbideetako genero-arrakala itzelari aurre egiteko. 2025 honetan, jardunaldiaren leloa "Neskak IKTetan eraldaketa digital inklusibo baterako" da.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek funtsezko eginkizuna dute gizartean. Hala ere, genero-arrakala esparru digitalean ere ageri da, batez ere edukiak sortzean, web-orriak garatzean, softwarea sortzean, aplikazioetan eta gainerako elementu digitaletan. Kokapen geografikoak, baliabide ekonomikoek, hezkuntzak eta emakumeek teknologietan duten gaitasun intelektual urriari buruzko uste faltsuek eragin zuzena dute arrakala horretan.

Munduko Ekonomia Foroaren datuen arabera, teknologia-industriako CEOen % 6 baino ez dira emakumeak. Europar Batasunean, unibertsitateko titulazioa duten 1.000 emakumetik 29k baino ez dute IKTekin lotutako karreraren batean graduatzen, eta horietatik lauk bakarrik amaitzen dute lanpostu batean Informazio eta Komunikazio Teknologia berrien munduan.

Horregatik guztiagatik, IKTetako Nesken Nazioarteko Egun honetan, jardunaldi, hitzaldi eta tailerrez gain, teknologien munduan aritzen diren emakume guztiak sare sozialetan ezagutzera ematera animatu nahi dira, mundu osoko neskek eta gazteek lidergo-postuetan dauden emakumeak ezagut ditzaten, inspirazioa sustatuz eta haien aurrerapena oztopatzen duten oztopoak hautsiz.

KZguneak Neskak IKTetan Nazioarteko Egun honek duen asmoaren berri ematen du, IKTen ikaskuntzak edonorentzat eskuragarria izan behar duela defendatuz. KZguneak bere erabiltzaileen erdiak inguru emakumeak direla ospatzen du eta hauek formazio ezberdinetan duten presentzia nabarmena dela. KZguneak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien eremuan genero-arrakala murrizten jarraituko du, 23 urte baino gehiago daramatzan bezala.