Atzealdea

Móviles por la Tierra

KZguneak eta Alboan fundazioak Mugikorrak Lurraren Alde kanpainan jarraituko dute aurten ere, tresna elektronikoak berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatzeko eta, horrela, 2030 Agendarekin laguntzeko.

Gabon hauetan eta 2023 osoan zehar, KZguneak mugikorrak birziklatzeko postontziak ditu 90 zentroetan. Postontzi hauek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan banatuta daude, kanpaina solidario honetan parte hartu nahi dutenek modu erosoan egin dezaten.

2022an 2.200 telefono mugikor bildu dira. Horietako batzuei bigarren bizitza bat eman zaie oraindik martxan daudelako, hala nola, telefono korporatibo batzuk. Gainerako telefonoak, aldiz, birziklatzera bidali dira mota horretako hondakinak tratatzeko planta batera.

Mugikorrak Lurraren Alde ekimenaren bidez, ingurumena zaintzeko tresna elektronikoak berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatzen da, eta Garapen Iraunkorraren 12. Helburua sustatzen da: “Ekoizpen eta Kontsumo arduratsuak”, 2030 Agendaren barnean.

Kanpaina solidario honetan sortzen diren onura ekonomikoak Alboan Fundazioak kudeatzen ditu, eta baliabide naturalen gehiegizko ustiapenagatik kaltetutako herrialdeen errefuxiatuei eta desplazatuei laguntzeko proiektuetara bideratzen dira, hala nola Kolonbian eta Kongoko Errepublika Demokratikoan.

Mugikorrak Lurraren Alde Alboan fundazioaren Gatazkarik Gabeko Teknologiaren kanpainaren parte da eta EJIEk eta KZguneko sarea partaide dira 2016tik. Herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina bat da, eta helburu nagusia baliabide naturalak kontrolatzeko gatazkek herrialde behartsuetan eragiten dituzten ondorio bortitzak ezagutaraztea da.

Ekimen honen informazio gehiago jasotzeko, sartu KZguneko webgunean eta kontsultatu zen den zure KZguneko mugikorrak birziklatzeko postontzi gertuena.

Mugikorrak Lurraren Alde ekimenaren kartela Mugikorrak Lurraren Alde ekimenaren kartela