Atzealdea

Memoria KZgunea 2021

2021an KZguneak 94 ikastaroko formakuntza eskaini du, eta bertan, aurrez-aurreko formazioa nabarmendu da ia 40.000 orduko prestakuntzarekin, edukiera murriztua egon arren.

KZguneak 2021ko memoria argitaratu du: bertan, urtean zehar egindako ekintzak azaltzeaz gain, bi hamarkada ospatzen ditu lehen zentroa ireki zenetik. Hori dela-eta, memotia berri honetan, KZguneak atzera begiratzen du proiektuaren hasiera eta 20 urte hauetako bilakaera gogoratzeko.

2001az geroztik, KZgunearen eskaintza aldatuz joan da, gizarteak berak hala egin duelako, baina proiektuaren helburua berbera izaten jarraitu du: digitalki aurrerratua dagoen gizartea lortzea. Gure ahaleginen eta gizartearen eskari horren froga 2021ean KZgunean aktibo mantendu diren 74.893 pertsonak dira. Horietatik, 46.027 pertsona berriak izan dira, 16 urtetik aurrerako adin-tarte guztietan ia modu berean banatuta. Hauek agerian utzi dute prestakuntzak eta teknologiak ez dutela adinez ulertzen.

KZguneak azken urte honetan gehitu dituen berrikuntzetako bat telefono bidezko arretari buruzkoa izan da: eskariaren araberako irekiera duten zentroetako arreta-telefonoa bateratu da, eta, horrela, telefono bidez egindako kontsultei erantzuteko ordutegia zabaldu da.

Bestalde, KZguneko zentroetan antena berriak instalatu dira, WiFi zerbitzu hobea emateko, eta 2022an ekipo informatikoetan instalatutako Ubuntu sistema eragilea eguneratzeko ziklo berri bat lantzen ari dira, funtzionaltasun berriak eta segurtasun handiagoa ekarriko dituena.

2021an eskainitako formakuntzari dagokionez, ikastaroek kategoria berdinekin jarraitzen dute, baina eduki eta modalidade berriak gehitu dira, egungo beharretara egokituz. Guztira, KZguneak 94 ikastaroko prestakuntza-eskaintza du: 57 PCrako, 23 mugikorrerako eta 14 bietarako.

Zehazki, aurrez-aurreko prestakuntzan ia 40.000 ordu eman dira eta 12.000 persona baino gehiago gure espazioetara bertaratu da formazio hau jasotzeko, nahie eta COVID-19ak edukiera murriztea eragin duen. Beste urte batzuetan bezala, gehien eskatu diren ikastaroak Oinarrizko Prestakuntza kategoriakoak izan dira, eta, ondoren, produktibitatearekin, irudia eta bideoarekin eta ofimatikarekin lotutako ikastaroak izan dira eskari gehienarekin.

Urruneko ikastaroak oso eskatuak izaten jarraitu dute, beste formakuntzak baino eduki aurreratuagoak izateagatik nabarmentzen direlako Guztira, 2021ean, KZguneako hezitzaileek 2.000 ordu baino gehiado eman dizkiete 1.000 pertsona baino gehiagori.

Bideokonferentzia bidezko formakuntak eta zuzeneko hitzaldiak konfinamendu garaian sortu ziren, baina erabiltzaileen artean izan duen harrera onak KZguneak horiek eskaintzen jarraitzen du. 2021an 391 bideokonferetzia bidezko formakuntza eman zaie 1.000 parte-hartzaile baino gehiagori eta zuzeneko hitzaldiek 15.000 erreprodukzio baino gehiagorekin itxi dute urtea.

Prestakuntza-eskaintza zabal horrek, 2021ean eskaini diren 7.848 tutoretzekin batera, berresten du KZgunearen proiektua bere helburua betetzen ari dela, hobetzen jarraitzeko pizgarria suposatzen duena.