Atzealdea

KZgunea y Sociedad de la Información

Telefonica Fundazioak argitaratu berri du 2012 Informazioaren Gizartea Txostena, eta bertatik lor daitezkeen ondorioak oso interesgarriak dira, bai IKT-ek egun duten egoeraren inguruan, zein etorkizunean datozen joerak aztertzerakoan.

Txosten honek, ondorio orokor batzuk ateratzen dituen arren, Autonomia Erkidego bakoitzaren estatistikak modu sakonean aztertzen ditu. Euskadiri dagokionez, txostenak dio “nahiz eta atzerakada ekonomiko orokorra egon, Euskadik 2012.ean Informazioaren Gizartera hurbiltzeko bilakaera positiboa” jarraitu duela. “Beste erkidegoekin alderatuz, Informazioaren Gizartera heltzeko estrategia publikoen hedatze eta planifikazioan esperientzia gehiago du”, argudiatzen du.

Apustu hau adostu berri den Agenda Digital Euskadi 2015-ak jartzen dituen irizpideen arabera egituratzen da. Departamentu askoren artean antolatzen den plan berritzaile hau giltzarri izango da gizarte digital pleno baterantz hurbiltzeko. Agenda honen barruan, KZgunea, alfabetatze digitalaren aldeko apustuagatik eta hiritar guztiengana heltzeko duen erraztasunagatik, proiektu nabarmen eta ezagunenetakoa da.

Txosten honetatik atera daitezkeen datuen artean, ondoriozta dezakegu Interneterako sarbidea duten etxeak %67,6 direla, eta ia gehienak (%64,9) banda zabalaren bidez egiten direla. Beste aldetik, konexioen %24,7 mugikorrak diren gailuetatik egiten da, eta Interneteko erabiltzaileen %42,2k modu aktiboan hartzen dute parte sare sozialetan.

Dena den, txosten osotik atera daitekeen daturik esanguratsuenak dio, oraindik, gizartearen %91k, uste duela “komunikazio metodorik onena pertsonatik pertsonarakoa” dela. KZguneak, hori bai, zerbitzu gizatiar eta hurbilagoa emanez, aspaldi irabazita dauka apustu hori.

Esteka honetan, txostena: http://e-libros.fundacion.telefonica.com/sie12/

Ondorio nabarmenak azaltzen dituen bideoa ere editatu dute: Informazioaren Gizartearen txostena-Bideoa