Atzealdea

KZgunea y Gipuzkoa Encounter 2012

Martxoak 1, 2 eta 3an Tolosako Usabal polikiroldegian

Urtero bezala, KZguneak martxoak 1, 2 eta 3an Tolosako Usabal polikiroldegian ospatuko den Gipuzkoa Encounter topaketaren zazpigarren edizioan kolaboratzen du.

Tolosako Udalak antolatzen du ekitaldia, babesleak Eusko Jaurlaritza, SPRI taldea eta Gipuzkoako Foru Aldundia direlarik. Gipuzkoa Encounter-eko webgunean adierazten duten bezala, 'makrofesta hau ezagutzak trukatu eta informatikarekin erlazionaturiko ekintza ezberdinak egiten dituzten informatikaren zaletu eta profesionalen bilera handi bat da'.

Aurtengo edizioak informatikarekin erlazionaturiko ekintzaz beteriko etenik gabeko 3 egun aurrikusten ditu. Arte digitala, joko lehiaketak, hitzaldiak eta software zein hardware libreari buruzko tailerrak eskeiniko ditu.

Gipuzkoa Encounter festa pasa den mendeko 80. hamarkadan sortu zen informatika zaletuen bilkura mugimendu baten barnean kokatzen da eta bere islada beste komunitate eta herri batzuetan ere du. Bere anaia nagusia den Euskal Encounter-a, uztailak 25tik 28ra Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC)-ean ospatuko da.

Zaletuek, puntako teknologiaren bidez esperientziak trukatu, sarean jolastu edota onenetatik ikasteko erabili ditzazkete bi ekitaldi hauek, bildutako guztientzat atseginak izatea espero delarik.